Mugikortasun programetan aukeratutako ikasleentzako informazioa

Ikasketen Balioa Onartzeko Aurretiko Konpromisoa(IBOAK) eta Learning Agreement (LA)

  • Behin helburuko unibertsitatea esleitu ondoren, ikasleek, kontuan hartuta ikastegiko mugikortasuneko koordinatzaileak emango dituen jarraibideak, "Ikasketen Balioa Onartzeko Aurretiko Konpromisoa” (IBOAK) edo “Learning Agreement" agiria beteko ditu, GAUR aplikazioaren bitartez edo paperean. Halaber, adieraziko dute zein diren atzerriko unibertsitatean ikasiko dituzten irakasgaiak eta zein diren horiei dagozkien UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasgai baliokideak. Edonola ere, atzerriko unibertsitatera joan aurretik sinatu beharko da aipatutako agiria.
  • Ikasleek, IBOAK osatuko duten irakasgaiez gain (mugikortasun programa), fakultateko beste irakasgai batzuetako matrikula ere egin ahalko dute, baina gogoan hartu beharko dute irakasgai horien azterketak atzerrian emango duten egonaldian izan daitezkeela.
  • Mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasleak ez daude behartuta matrikulatzera beren atzerriko egonaldiaren lauhilekoarekin bat egiten duten behe mailako irakasgaietan, baina eskaria egin beharko dute idazkaritzan.
  • Egonaldia behin amaituta, atzerriko unibertsitatean egindako irakasgaiak aitortzeko ikasleari, lortutako kalifikazioen kopia aurkeztu beharko da fakultateko Mugikortasun Programetako bulegoan, bai eta jatorrizko akordio akademikoa (edo learning agreement) eta aldaketen orria ere, biak ala biak atzerriko unibertsitateak eta UPV/EHUk sinatuak.
Ikastegiko Mugikortasuneko koordinatzaileak irakasgaiak aitortuko dizkio ikasleari, oinarri hartuta Hezkuntza Ministerioak argitaratutako baliokidetzen taulak, batezbesteko notaren bidez.

 

Lotura:

Akordio akademikoan (IBOAK) sar daitezkeen irakasgaiak eta kreditu kopurua

  • Ikasleak nahitaez sartu beharko ditu konpromiso akademikoan 24 ECTS (4 irakasgai) gutxienez lauhileko bakarreko egonaldietarako, eta 48 ECTS (8 irakasgai) gutxienez bi lauhilekoko egonaldietarako.
  • Lauhileko bakarreko egonaldien kasuan 30 kreditu aitortu ahal izango dira, eta ikastaro osoko egonaldien kasuan 60 kreditu.
  • Ezin izango da sartu UPV/EHUn lehenago egindako irakasgairik, ez gainditu gaberik ez gainditurik.
  • UPV/EHUk ez ditu aitortuko atzerriko unibertsitatean egindako kredituak baino gehiago.
  • Akordio akademikoan edo "Learning Agreement" agirian agertzen diren UPV/EHUko irakasgaien matrikula automatrikulako epearen barruan egin beharko da.
  • Ikasleak hizkuntzetako kredituak egiten baditu atzerriko unibertsitatean, hizkuntzetako kredituak aitortu ahal izango zaizkio UPV/EHUn, edota hautazko irakasgairen bat, Mugikortasuneko koordinatzaileak baimena emanez gero aldez aurretik.

Atzerriko unibertsitatean hasi baino lehenago, ikasleak nahitaezko 90 kreditu (horietako 54 gutxienez 1. mailakoak) izan beharko ditu gaindituta. 

Akordio akademikoa (Learning Agreement) aldatzea

  • Ikasle batek atzerriko unibertsitatean egingo dituen irakasgaiak aldatu nahi baditu, arrazoi justifikaturen bat izanda horretarako, urrats hauek eman beharko ditu:
    1. Aldaketa proposatzea mugikortasuneko koordinatzaileari. Horretarako, posta elektronikoz bidali beharko dio "akordio akademikoa aldatzeko eskaria" dokumentua.
    2. Mugikortasuneko koordinatzailearen onespena lortuta, ikasleak “Changes to the original Learning Agreement” dokumentua bidaliko beharko dio, beteta, eta atzerriko unibertsitateko mugikortasuneko arduradunak sinatua.
  • Epea. Hilabete, gehienera, ikaslea atzerriko unibertsitatean ikasten hasten denetik aurrera hasita. Edonola ere, ez da onartuko aldaketarik azaroaren 30etik aurrera (1. lauhilekoa) edo martxoaren 30etik aurrera (2. lauhilekoa).

UPV/EHUko irakasgaiak ezin dira ez aldatu ez baliogabetu.

Dokumentua:

Egonaldiaren hasiera eta amaierako ziurtagiria

  • Ikasleak, behin helburuko tokira iritsita, helbide elektronikoaren bidez bidali behar dio errektoreordetzaren Nazioarteko Harremanen bulegoari (movilidad.internacional@ehu.eus) egonaldiaren hasierako ziurtagiria, helburuko unibertsitateak behar bezala sinatu eta zigilatuta.
  • Helburuko unibertsitatean egin beharreko ikasketa egonaldia amaitu ondoren, unibertsitateak egonaldiaren amaierako ziurtagiria edo “Certificate of Attendance” emango du ikasle bakoitzarentzat. Egonalditik itzulita, trukean egondako ikasleak errektoreordetzan edo movilidad.internacional@ehu.eus helbide elektronikoaren bidez agertu beharko du.
  • Agiri biak aurkezteko epea hilabetekoa izango da helburuko unibertsitatean egonaldia noiz hasi eta noiz bukatu. Betebehar hau burutu ezean, mugikortasuna bertan behera geratuko da, gainditutako irakasgaiak ez dira baliokidetuko eta, ikasleak jaso ahal izan duen mugikortasun beka baliorik gabe geratuko da.
Ziurtagirion inprimakiak ikasle bakoitzaren GAUR aplikazioko profilean daude.

Istripu asegurua

Abiatu baino lehen, ikasleak bidali behar dio Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegoari sinatutako istripuetarako eta aberriratzeko aseguru medikoaren ziurtagiriaren kopia, aurreikusi den egonaldi OSOAN zehar gerta litezkeen gorabehera guztiak estaltzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegora jo (www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/istripu-eta-aberriratze-aseguruahttp://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/istripu-eta-aberriratze-asegurua).

Tramite hau egin EZEAN, programatik kanpo gera zintezke, ezelako aintzatespen akademiko eta laguntza ekonomikorik jaso gabe.

Lotura:

Información y seguro médicoInformazio eta aseguru medikoa.

Azterketak, ezohiko deialdia eta ebaluazio ez jarraitua

  • Mugikortasuna egin deneko ikasturtean zehar, ikasleak erabili beharko ditu atzerriko unibertsitatearen arautegi akademikoak ezarritako deialdiak. Hau da, ez du eskubiderik izango UPV/EHUn akordioan gehitu eta gainditu ez dituen irakasgaien etsaminarik egiteko edo helburuko atzerriko unibertsitatean aurkeztu ez bada ere.
  • Salbuespen gisa, atzerriko unibertsitatean gainditu ez den irakasgaia UPV/EHUn dagokion titulua amaitzeko ikasleari geratzen zaion irakasgai bakarraren baliokidea bada, UPV/EHUko deialdi batean azterketa egin ahal izango du fakultatean ezohiko deialdiari dagozkion etsaminak egiteko jarri diren datetan.
  • Garrantzitsua. UPV/EHUn irakasgaiak “mugikortasunaren konpromiso akademikotik” kanpo matrikulatuta dituzten ikasleek kontuan hartu behar dute ez direla “Erasmuseko” irakasgaitzat hartzen eta, ondorioz, etsaminen datak hartuko dituzte kontuan eta, kasuan kasu, azken ebaluazioa eskatu beharko dute, horretarako ezarritako epeetan, baldin eta irakasgaiek atzerriko egonaldiaren lauhilekoarekin bat egiten badute.

Gradu Amaierako Lana (GRAL)

  • Bete beharreko baldintzak batzen dituzten ikasleek izena eman ahal izango dute Gradu Amaierako Lana (GRAL) egiteko GAUR plataformaren bidez, gainerako ikasleen modura, horretarako ezarritako epeetan.
  • GRALa prestatu ahal da atzerrian egon bitartean, baina, kasu guztietan oro, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean defendatu beharko da, ikastegiaren arautegiak ezarritakoaren arabera.
  • GRALerako matrikula ikasle guztientzat ezarritako epeetan egingo da eta, horretarako, ikasleak aitortuta izan beharko ditu GAUR aplikazioko bere espediente akademikoan ikasketa planeko kreditu guztiak.
  • Hortaz, ikasturte osoan edo, soilik, bigarren lauhilekoan zehar mugikortasun programetan parte hartu duten ikasleek, iraileko GRALerako deialdian matrikulatu nahi badute, dekanordeak aitortuta beharko dituzte atzerriko unibertsitatean egin eta gainditutako irakasgai guztiak, atzerriko unibertsitateak kalifikazioen ziurtagiria (Transcript of Records) aldez aurretik bidalita.

Mugikortasun egonaldiaren luzapena, murrizpena eta/edo ukoa

Egonaldiaren luzapena eta murrizpena

  • Lauhileko bakarreko mugikortasun programa batean parte hartzen ari den ikasleak adostu ahal izango du Erasmus, Latinoamerika eta Beste Norako Batzuen programetako mugikortasunen luzera, Nazioarteko Harremanen webgunean adierazitako baldintzekin bat etorrita.
  • Ikasleak EZ du inolako laguntza ekonomiko osagarririk jasoko egonaldia luzatu arren. [Laguntza ekonomikoak Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegoak gestionatzen ditu. movilidad.internacional@ehu.eus
  • Egonaldia luzatu edo murrizteko eskariak azaroan egin beharko dira, fakultateko mugikortasun koordinatzaileari bidalitako mezu elektronikoaren bidez.

Mugikortasun ukoa

  • Ikasle batek, arrazoi justifikatua medio, helburuko unibertsitatera joateari uko egitea erabakitzen badu, posta elektronikoaren bidez jakinarazi beharko dio fakultateko mugikortasun koordinatzaileari eta, geroago, ukoa berretsi GAUR plataformaren bere profilean.

Lotura:

Atzerriko unibertsitateko egonaldiaren luzapena