Aurrekoak

Conference in English: "International Politics in Southeast Asian Economies"

 (2009ko azaroaren 25ean)

Dokumentua:

    formatAttachment. documentData: /documents/2293351/2380747/Poster_Conferencia.pdf

  • Conference in English: "International Politics in Southeast Asian Economies" (Dokumentua ezin izan da aurkitu.)

Jardunaldi eleanitzak: Hitzaldia ingelesez eta mahai ingurua frantsesez

(2008ko azaroaren 26 eta 27an)

II Jardunaldiak: Economía y Rock. El rock como compromiso socio-político ante el orden económico internacional contemporáneo: Midnight Oil

 (2008ko apirilaren 16 eta 17an)

EL ROCK COMO COMPROMISO SOCIO-POLÍTICO ANTE EL ORDEN ECONÓMICO INTERNACIONAL CONTEMPORÁNEO: MIDNIGHT OIL

Egunak: 2008ko apirilaren 16 eta 17an
Lekua: Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoa

2007ko martxoan Economía y Rock: la influencia de las relaciones internacionales y la economía mundial en el rock jardunaldiak aurrera eraman ziren eta bertan izenburu berdineko liburua aurkeztu zen. Ekintza honen arrakasta kontutan hartuta, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Ikasle Kontseiluak ihardunaldien bigarren aldia antolatu zuen.

Bigarren jardunaldien antolaketa Midnight Oil australiar rock taldearen "Diesel and Dust" diskaren berargitarapenarekin bat zetorren. Hori dela eta, rocka protesta mugimendu bezala obekien isladatu duen talde honen bizitza eta lana aztertu zen. "Economía y Rock" bigarren jardunaldiek nazioarteko harremanek eta, bereziki, ekonomi izaera duten mundu mailako  gertaerek nazioarteko gizartearen bilakaeran izan duten eragina aztertzearen helburua mantendu zuten. Horretarako, berriro ere, fenomeno giza-kultural bat hartu zen azterketaren objektu bezala, musika popularra hain zuzen, bere adierazpen garaikide eta unibertsalenean, hau da, rocka. Baina oraingoan helburu hori lortzeko objektua mugatu zen, zehazki, gizakien eta ingurugiroaren babesean baino mozkin ekonomikoak lortzean arduratuta dagoen munduaren injustizien aurrean bere lana etengabeko salaketan bihurtu duen rock taldean.

Midnight Oil (1976-2002) rocka denaren adibide argia da. Bere herrialdetik kanpo es du izan ikaragarrizko salmentarik, nahiz eta "Diesel and Dust" diskak ia bost milioi ale saldu zituen eta "Blue sky mining" diskak hiru milioi. Hala eta guztiz ere, Australiar gizarte koloretsu eta konplexuaren arazoekin izan duen konpromesuak talde hau herrialde horren erreferente politiko eta soziala bilakatu du (gaur egun, Peter Garrett abeslaria Australiar Gobernuko Ingurugiro Ministroa da). Midnight Oil taldearen jarrerak eta abestiek Australiako mugak gainditu dituzte, planeta osoan ematen diren injustiziak agerian jartzeko balio izan dutelarik: Australiako aborigenen egoera dramatikoa salatu dute eta, era berean, herri eta gizaki orok duten bizitza duhin baterako eskubidea defendatu dute; beraien Gobernuaren kanpo politikako erabaki polemikoak kritikatu dituzte eta, era berean, Estatu Batuak edo Erresuma Batua bezalako potentzien politika neokolonialisten aurrean eta gatazka ugari konpontzeko Nazioarteko Erkidegoak erantzunkizunik ez hartzearen aurrean ezezko jarrera adierazi dute; enpresa multinazionalek Australian duten jarrera ahaltsua salatu dute eta, era berean, mozkin ekonomikoak lortzean oinarritzen den globalizazioaren aurreran edozein pertsonak izan ahal duen beldurra adierazi dute; australiar izadi aberatsak jasatzen dituen eraso larrien aurrean arduratu dira eta, era berean, munduko potentzien ingurugiro arloko politiken akatsak azpimarratu dituzte.

Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Ikasle Kontseiluak antolatutako ekintza hau apirilaren 16 eta 17an garatu zen aipatutako ikastetxeko Gradu Aretoan (Elcano kalea 21, Bilbo 48008) 16:00etatik aurrera. Mintegi bat bezala antolatu zen, non Asier García Lupiola irakasleak berak eta Roger Bonastre Sirerolek "Economía y Rock" proiektoaren barnean egindako ikerketen emaitzak aditzera eman zituen, ikusentzuteko material ugari erabiliz.

Matrikulazioa guztiz bete zen izena emateko bigarren egunean, berriro ere Gradu Aretoa txiki geratu zelarik ekintzaren arrakastaren aurrean. Jardunaldien bukaeran parte hartzaileen iritziek ekintza akademiko honen helburuak eta edukiak sortarazten duen interesa baieztatu zuten

Journée Francophone à l'E.U.E.E.

 (2007ko abenduaren 13an)

Organisée par l' Université du Pays Basque et l'E.U.E.E. de Bilbao le jeudi 13 décembre se tiendra  une journée en langue française à la Salle de conférences de l'École (Salón de Grados),  à 11 heures, avec l'intervention de M. Jacques BERGÉ, responsable de la Mission économique française à Bilbao intitulée «Approche des mécanismes de création de richesse».

Inscriptions et renseignements :  l'assistance donne droit à la concession de 0,5 crédits

Delegación de alumnos: consejodestudiantes@gmail.com

Professeur :  Esther Alonso - esther.alonsor@ehu.es - 94 601 75 96

Jardunaldiak: Economía y Rock. La influencia de las relaciones internacionales y la economía mundial en el rock

(2007ko martxoaren 29 eta 30ean)

2007ko martxoaren 29 eta 30ean Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan "Economía y Rock. La influencia de las relaciones internacionales y la economía mundial en el rock" izeneko ihardunaldiak ospatu ziren.

Ihardunaldien zuzendaria Asier García Lupiola irakaslea izan zen eta ekintza honen antolaketan UPV-EHUko zenbait entitate parte hartu zuten: Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Enpresa Kudeaketa eta Berrikuntzaren Ebaluazio Saila, Industri Ekonomia Saila, Ikasle Kontseilua, Ikaslegoaren Errektoreordetza eta Bizkaiko Kampuseko Errektoreordetza.

Helburua:
Ihardunaldi hauen bitartez nazioarteko harremanen garapenak eta, bereziki, ekonomi izaera duten mundu mailako gertaerek, nazioarteko gizartearen eboluzioan izan duten eragina aurkeztea izan zen, kontutan izanik gizaki eta hiritar bezala beraren parte garela. Horretarako, giza eta kultur mailako fenomeno bat erreferentzi bezala hartu zen, musika popularra, hain zuzen bere gaureguneko adierazpen unibertsalena den rocka.

Nazioarteko gizartea zehaztu duten elementuek, nazioarteko harremanek eta mundu ekonomiak bereziki, oso eragin zuzena izan dute rocka planeta mailako fenomeno batetan bihurtzeko, nazioarteko gertaera garrantzitsuenen aurrean salaketa eta gizartearen protesta papera hartu duena. Rockaren jaiotzaren funtsa Bigarren Gerrate Mundialaren ondorioetan kokatu daiteke. Gerrate Hotzak, deskolonizazio prozesuak, hirurogeitamar urteetako hamarkadako petroleoaren krisiak eta bestelako gertaerek nabarmenki eragindu dute bere garapenean. Gaur egun, rocka iritsi publikoaren islada da nazioarteko fenomenoen aurrean: globalizazioa, neokolonialismoa, azpigarapenaren arazoak, ingurugiroaren aurkako mehatsuak, edo nazioarteko terrorismoa. Argi dago nazioarteko ekonomia eta rockaren arteko loturak bigarrenaren garapena zehaztu duela.

Aipatutako eragina talde ezberdinetako zenbait abestietako letretan, artistek duten jarreran edo hauen ekintza publikoetan ikusi daiteke. Rockero batzuk, beraien lan guztia  gizakia eta bere inguruaren babespenaz baino ekonomi mozkinak lortzeaz ardura gehiago duen mundutik eratortzen den justizi gabezien salaketan bihurtzean oinarritu dute, honen adibide nagusienetakoa Midnight Oil talde australiarra delarik.

Programa:
Martxoaren 29a, osteguna
Las relaciones internacionales coetáneas al rock
Asier García Lupiola (UPV-EHU), Nazioarteko Zuzenbidean doktorea

Del crecimiento al desarrollo y del desarrollo al rock
Xabier Renteria Uriarte (UPV-EHU), Ekonomi eta Enpresa Zientzietan doktorea

El contexto económico de la música popular en el siglo XX
Fermín Allende Portillo (UPV-EHU), Ekonomi Historian doktorea

Martxoaren 30a, ostirala
Una visión general de la historia del rock
Asier García Lupiola (UPV-EHU), Nazioarteko Zuzenbidean doktorea

Tumbarse en los raíles. La presencia del rock en la política internacional
Manuel de la Fuente Soler (Universidad de Valencia), Ikusentzumen Komunikazioan doktorea

Un ejemplo internacional de compromiso socio-político en el rock: Midnight Oil

Roger Bonastre Sirerol (http://audio.ya.com/rotsey), Gaur egungo Historian doktorandoa (UAB)

Eragina:

Ekintza oso arrakastatsua izan zen. Izen ematea egun eta erdian bukatu zen. Parte hartu zutenen gehiengoa Enpresa Zientzietako Diplomaturako ikasleak izan ziren, Enpresetako Kudeaketa eta Zuzendaritza, Zuzenbidea, Kazetaritza, Magisteritza eta Biologiakoak izan baziren ere, baita UPV-EHUko zenbait irakasle ere. Ponentzien hostean egondako eztabaidak oso animatuak izan ziren.

Bestalde, ihardunaldiek komunikabideetan izan zuten harrera aipagarria da. El País, Berria, El Mundo eta Diario Vasco egunkariek ekintzaren berria jaso zuten, ihardunaldien zuzendariari egindako elkarrizketa barne. Era berean, Radio Euskadi, Herri Irratia, Radio Popular eta Euskadi Irratian ekintzaren berria jaso zen, hizlari batzuk elkarrizketatuak izan zirelarik.

Azkenik, Asier García Lupiolaren zuzendaritzapean eta ihardunaldietako hizlarien testuekin izenburu berdineko liburua argitaratu da: "Economía y Rock. La influencia de las relaciones internacionales y la economía mundial en el rock". Ihardunaldietara joan direnei emango zaie eta espainiar unibertsitateetako eta euskal entitate ezberdinetako liburutegietara aleak bialduko dira, baita komunikabideei ere.

Dokumentua:

    formatAttachment. documentData: /documents/2293351/2380747/cartel_rock.pdf

  • Ihardunaldeko kartela (Dokumentua ezin izan da aurkitu.)