SICUE

Sarrera

Ikasleei eskaini nahian beren unibertsitatea ez den beste batean ikasketen zati bat egiteko aukera eta ikasketen balioa onartzeko bermea, espainiar unibertsitateek ikasleen mugikortasuna bultzatzeko programa bat dute Espainiako Unibertsitateetako Ikastegien arteko Truke Sistema (SICUE).

  • SICUE programan parte hartu nahi baduzu, eskaria egin beharko duzu, on line, GAUR aplikazioaren bidez (urtarril/otsaila inguruan).
  • ERASMUS+, Latinoamerika edo Beste Norako Batzuk programetako plaza bat adjudikatuta duten ikasleek ezin izango dute SICUEko plazarik eskatu.
  • Programa honek ez du beka eta laguntza ekonomikorik.

Fakultatean aplika daitezkeen irizpideak

  • Eskaria aurkeztu ahal izateko 45 kreditu gaindituta behar dira gutxienez graduan eta, gutxien dela, 30 kreditu matrikulatuta.
  • Plazak espediente akademikoa aintzat hartuta adjudikatuko dira eta gainditutako kredituen kopurua.
  • Ezin izango da konpromiso akademikoan sartu UPV/EHUn suspenditutako irakasgairik.
  • Konpromiso akademikoan ezin da jaso gradu amaierako lana edo curriculumetik kanpoko borondatezko praktikak.
  • Lauhileko baten egonaldietan, 24 kreditu ezarri behar dira gutxienez konpromiso akademikoan eta 45 kreditu gutxienez ikasturte osoko egonaldietan.
  • Konpromiso akademikoan sartzen diren irakasgaiak ohiko eta ezohiko deialdietan aurkeztu beharko dira xede unibertsitatean.

UPV/EHUren arautegi orokorra

Trukearen iraupena. Luzatzea edo murritzea

  • Egonaldiaren murriztu edo luzatzeko eskatu ahal izango da hilabetearen epean, SICUE plaza ematen denetik kontatzen hasita.
  • Egonaldia luzatu edo murrizteko eskaria egiteko inprimakia bete beharko da, fakultateko mugikortasunerako koordinatzaileak baimenduta, eta bidali maiatzaren 30a baino lehena Nazioarteko Bulegoetarako Bulegora (Leioa).
  • Ez da onartuko egonaldia aldatzerik (murriztu zein luzatu) behin mugikortasuna helmugako unibertsitatean hasita egon ondoren.

Fakultatearekin hitzarmenik duten unibertsitateak