Bulegoko Cicerone (Sarriko)

Bulegoko Cicerone (Sarriko)

Fakultatearen Sarrikoko ikastegiko ikasleek BULEGOKO CICERONE har dezakete parte. BUDDY programaren osagarria da eta era honetara eskaintzen da: “Sarrikoko Mugikortasun Programen Bulegoko praktikak”.

Baldintzak:

  • 75 ordu inguruko iraupena, hilabete batez, eta lana lauhileko bakoitza hasi baino aste bat lehenago hasiko da.
  • Lana egiten den  hilabetean eskuragarri izatea 11:00etatik 14:00era.
  • Nahitaez bete beharreko baldintza: B2 edo goragoko ingeles titulua izatea.
  •  “Cicerone” ikasleak hautazko 3 kreditu lor ditzake, konpentsazio ekonomiko bat (150€ gutxigorabehera liburudenda batean) eta 0,5 puntu sari gisa mugikortasun programen hurrengo deialdian (fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).

Eginkizunak:

  • Aurrez aurreko jarduera da, batez ere, eta Sarrikoko Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren jardueran laguntzeko.
  • Atzerriko ikasleei laguntzea posta elektronikoaz eta Nazioarteko Harremanetako Bulegoan.
  • Atzerriko ikasleekin egiten diren informazio bileretara joatea.
  •  “Buddy” programako ikasleen jarduera koordinatzea, baita ESNekin ere (Erasmus Student Network Bilbao).
  • Atzerriko ikasleei laguntzea irakasgaiak aukeratzen eta erakustea nola funtzionatzen duten aplikazio informatikoek (Gaur eta eGela).
  • Fakultatea erakusteko bisita gidatua (biblioteka, kafetegia, ordenagailu gela, kirol zerbitzua, …)

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

I