Ekoscan: Ingurumen kudeaketa hobetzea

Eskola hau osatzen duen Komunitateak, garapen iraunkorraren beharrarekin sentsibilizatuta, Ingurumena Hobetzeko Plana jarri zuen abian 2011n, helburu hauekin: hondakin, emisio eta isuri gutxiago sortzea, eta energia-baliabideen, lehengaien eta uraren erabilera optimizatzea.

Lehenengo urrats hauetan, gure xedea paper- eta gas-kontsumoa txikitzea da, eta, horretarako, neurri hauek diseinatu ditugu:

  • Informazio elektronikoaren erabilera orokortzea.
  • Paper-formatuan dauden agiriak digitalizatzea sustatzea.
  • Paper zuriaren ordez, paper birziklatua eta klororik gabea erabiltzea.
  • Behar-beharrezkoak diren agiriak bakarrik inprimatzea, eta beti bi aldeetatik.
  • Alde bakarretik inprimatuta dagoen papera berriz erabiltzea.
  • Agiriak inprimatzea Erreprografia Zerbitzuan zentralizatzea.
  • Paper-hondakinak behar bezala banatzea, horretarako egokiak diren edukiontzietan.
  • Berogailua piztuta dagoenean, leihoak itxita izatea.
    Erradiadoreetatik elementu oklusiboak kentzea, horien funtzionamendu egokia eragozten baitute.

Hemen azaldu diren eta etorkizunean diseinatu eta ezarriko diren jardueren helburua da Eskola honek sinatu duen Ingurumen Konpromisoa betetzea.

Ziur gaude neurri hauek aplikatzeko ahalegin txikia egin beharko dugula, eta lortuko dugun onura handia izango dela, eta ez daukagu zalantzarik zure laguntza izango dugula.