Fakultateko Buddy programa (Sarriko)

Fakultateko Buddy programa (Sarriko)

Sarrikoko Mugikortasun Bulegotik fakultateak berak kudeatzen duen  BUDDY PROGRAMAN parte har dezakete fakultatearen Sarrikoko ikastegietako ikasleek.

Baldintzak:

  • 25 ordu inguruko iraupena, ordutegi malgua.
  •  “Buddy” ikaslea posta elektronikoz jarriko da harremanetan atzerriko ikasleekin iritsi baino gutxienez hilabete bat lehenago. Eta denbora izango du, iristen direnetik, ikasleekin egon eta haiei laguntzeko iritsi ondorengo bi edo hiru asteotan.
  • Europa, Asia edota Ipar Amerikako ikasleen “buddy” izateko, atzerriko hizkuntzaren bat ezagutu beharko da. Ez da hori eskatuko Hispanoamerikatik datozen ikasleekin egoteko eta laguntzeko.
  •  “Buddy” ikasleak, kontuan hartuta programan duen inplikazio maila eta lehenago atzerriko ikaslearen ebaluazioa, gehienez hautazko kreditu 1 lor dezake lankidetzako jardueren bitartez eta 0,5 puntu sari gisa mugikortasun programen hurrengo deialdian (fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).

Eginkizunak:

  • Esleitutako atzerriko ikasleekin posta elektronikoz harremanetan jartzea, haiek iritsi baino lehenago, haien UPV/EHUko “buddy” gisa aurkezteko eta laguntza eskaintzeko.
  • Iritsi bezain laster (autobus geltokian edo hiriko tokiren batean) haiekin egotea, Bilboko lehen egunetan, haien galderei erantzuteko eta, oro har, laguntzeko.
  • Hiria erakutsi, ostatua bilatzen lagundu (halakorik ezean), garraio tresnez, interesguneez eta abarrez informatzea.
  • Help Centre-ra (Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa-San Mames) laguntzea, eta bertan emango diete informazioa  UPV/EHUk eskainitako ostatuen eta hizkuntza ikastaroen gainean (espainola edota euskara).
  • Fakultateko Mugikortasun Bulegoak antolatzen duen atzerritar ikasleei ongietorria emateko bilerara joatea, baita Informatika gelan antolatzen den ikastarora ere hauen funtzionamendua erakusteko: GAUR, eGELA, …

 

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA