Idazkaritza

Idazkaritzara jo behar duzu bai matrikula, bekak eta baliozkotzeak tramitatzeko eta bai ziurtagiriak edota tituluak eskatzeko, nahiz ikasketei buruzko galderak egiteko ere.
E.mail:  sec-centro.euee-bi@ehu.eus
Telefonoak: 94 601 76 02 / 03 / 05 / 08

Ordutegia:
Goizean 9etatik 13era
Arratsaldean 15etatik 16,30etara
Ostiralean arratsaldez: itxita

Udan (2018/06/01-2018/09/14):
Goizean 9etatik 13era
Arratsaldean Itxita

Larunbatetan:
Urte osoa Itxita

Zentroko korridoreetan 25 ordenagailu dituzu erabilgarri. Zure NAN zenbakia eta kodea tekleatuta UPV/EHUren sistema informatikoko datu-basera sartzeko modua izango duzu eta ondoko kontu hauek kontsultatu: matrikula, deialdiak, taldea, kalifikazioa, amortizatutako kredituak...

Informazio hori Interneten ere ikus dezakezu, IDAZKARITZA BIRTUALAren bitartez  (https://gestion.ehu.eus/gaur).

Kasu batean zein bestean eskatuko zaizun kodea lehen urtean jakinarazi zitzaizun, matrikularen agirian. Eta hurrengo ikasturteetan ere jakinarazten da, automatrikula egiteko gutunean. Galdu edo ahaztu baduzu, idazkaritzan esango dizute zein den, NANa aurkeztuta.

Inprimakiak