Ikasleen Kontseilua

Osaera eta eginkizunak

Ikasleen Kontseilua Unibertsitate Eskolako ikasleen ordezkaritza organo gorena da: zentroaren helburu orokorretan parte hartzen du, ikasleei arreta eta informazioa emateko zerbitzuak kudeatzen ditu, eta ikasleak unibertsitate bizitzako esparru guztietan parte har dezan sustatzen du.

Osaera: 

  • González Serna, Daniel
  • Rico Fernández, Yaiza
  • Fraga Fernández de Liger, Iranzu
  • Porras Castañeda, Alazne
  • Urizar Díaz, Ibon Asier
  • Pico Sánchez, Adriana

Baina, gainera, Ikasleen Kontseiluak eginkizun zehatz batzuk ditu:

  • Ikasleak ordezkatzea Unibertsitate Eskolako gainerako organoen aurrean.
  • Eskubideak eta betebeharrak betetzen direla zaintzea.
  • Lankidetzan aritzea eta urteko jarduera plan bat programatzea.
  • Bere eginkizunak betetzeko daukan aurrekontua administratzea eta kudeatzea.
  • Unibertsitate elkarteen sorrera sustatzea.