GBLen gordailua egiteko informazioa

Ikasleak GBLren defentsa egiteko  betebehar guztiak beteta (Graduko kreditu guztiak gaindituta izatea), gordailua egingo du, behin Lanaren matrikula derrigorrez egin eta gero.

GBL dokumentua: PDF dokumentu bakar batean (PDF Creator erabiliz) bidaliko da  honako edukiarekin:

  • Lana zuzendu duen /dituzten pertsonen txostena
  • HIRU hitzaldien ziurtagiria eta laburpena
  • Metodologia zientifikoari buruzko ikastaroaren ziurtagiria eta egindako ariketa
  • Gradu Bukaerako Lana

Artxiboaren izena honela adierazi behar da: bi abizenak eta ikaslearen izenaren hasierako letra + lana zuzendu duen/dituzten pertsonen abizena eta izenaren hasierako letra.

GBLen gordailua: Artxiboa UPV-EHUko posta elektronikoaren bitartez bidali behar da (...@ikasle.ehu.es) helbide honetara: sec-centro.euee-bi@ehu.es. Gaian "GBLren GORDAILUA" ipini behar da eta mezuan  Lanaren Izenburua, zein hizkuntzatan defendatuko den, Moduloa, bi abizenak eta izena, NANa, @ikasle.ehu.es posta elektronikoko helbidea eta zuzendarien izen-abizenak eta GBLren BEHIN BETIKO IZENBURUA.

OHARRA: Sortutatko artxiboa handiegia bada korre elektronikoaren bidez atxikiturik bidaltzeko, ondorengo aukera baten bidez egin ahalko da gordailua

  1. Dropbox, Google Drive edo antzeko sistema baten bidez partkatu. Esteka bidali
  2. Edo, norberak GBLren kopia euskarri digitalen utzi idazkaritzan(4 CD edo 4 DVD).

Defentsen egutegiaren argitalpena: Eskolako web orrian argitaratuko da, pantailetan, paperean eta Moodletic plataforman ere, defentsen egutegiaren iragarpen-aldiaren azken eguna baino lehen. Egutegian zuzendaria eta ikaslearen izenak, epaimahaia, eguna, ordua eta lekua adieraziko da.

Practicum eta GBL Modulua
Bilbon,  2013ko urriaren 10ean