Inprimakiak

Eskaeraren bat egin behar baduzu, pantailan ikusiko dituzun orriak inprima ditzakezu. Eta orriok bete ondoren, ikastegiko idazkaritzan aurkeztu, eskatzen diren dokumentuekin batera, dagokion epearen barruan.

Posta zertifikatuaren bidez ere bidal ditzakezu, edota UPV/EHUko Erregistro nagusian aurkeztu.

Eskaera arruntak egiteko ereduak ikusiko dituzu ondoren, baina beste edozein eskaera egin dezakezu (zure datuak adierazi eta sinatzea ahaztu gabe). Kontuan izan beharko duzu eskaera hori ebazteko eskumena Eskolari dagokion ala ez.

Eskaera arruntak egiteko epeak hauek dira:

Beste epe batzuk

Automatrikulako akatsak zuzentzeko epea

Automatrikulako erroreren zuzezenketa idazkaritzan eskatu behar da abuztuaren 1etik 31ra eta irailaren 15etik 30era.
(Eper hori igarota, ez da modurik izango matrikula zabaltzeko edota aldatzeko).

Eskolako kidea bazara (IIP, AZP, IKASLEA) eta iradokizun, kexa edo erreklamazio bat egin nahi baduzu,  inprimakia (doc, 253 Kb) bete eta sec-centro.euee-bi@ehu.es, -ari bidal ezaiozu, erantzuna jasoko duzu.