Kanpoko praktika akademikoak

  • Ikastegia: Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola
  • Titulazioa: Negozioen Kudeaketa Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4
  • Saila:Praktikak, proiektuak, karrera-amaierako lanak eta ikastegiko probak
  • ECTS kredituak: 18

Informazio gehiago Ikasketa-plana/ Irakasgaiak mailaz/ 4.maila/ Prácticas en empresas

Gaitasunak / Azalpena / Helburuak

GAITASUNAK

  1. Negozioen kudeaketa-alorrean lanbide-jarduera irizpidez eta gaitasunez gauzatzea.
  2. Ekonomia-, enpresa- eta merkataritza-errealitatea osatzen duten esparrua, elementuak eta harremanak lehiarako testuinguru orokorrean zehaztasunez aplikatzea.
  3. Negozioekin lotutako prozesu eta eragiketak aukeratutako praxi-alorretan baliatzea.
  4. Informazio garrantzitsua hautatzea eta aztertzea, eta arazoak ebazteko zein erabakiak hartzeko txostenak osatzea.
  5. Trebetasun kognitibo, instrumental eta emozionalak erakustea, banakako lanerako zein taldeko lanerako, erabakiak hartzeko, arriskuak onartzeko eta lidergoan jarduteko gaitasuna izan dezan.
  6. Enpresa-jarduera egikaritzearen printzipio etikoak oinarri hartuta, konpromisoa eta erantzukizunak onartzea.
  7. Enpresa- eta merkataritza-jarduerarekin lotutako kontuetan, etorri handiarekin, zuzen eta arrazoituz zein gaitasun kritikoz hitz egitea, IKTak txertatuta eta atzerriko hizkuntzak ezagututa.

DESKRIBAPENA
Practicuma, oro har, inguruko enpresa edo erakundeetan egiten den prestakuntza praktikoa da. Bertan, Graduan eskuratutako ezagutza teorikoak eta trebetasun zein gaitasunak aplikatu eta alderatuko ditu ikasleak; hala, gogoeta egiteko joera izango du, bere ikaskuntza hobetuko du eta bere lanbide-etorkizuna bideratuko du. Oro har, gizarte-trebetasun eta -gaitasunak eta baita pertsonalak ere landuko ditu; eta enpresa-munduarekin zuzeneko eta egiazko harremana izango du. Praktikak amaitzea, beraz, funtsezko pausoa da tituluari dagozkion gaitasunak eskuratzeko. Era berean, praktika-aldia ikasleari bere etorkizuneko lanbidea eta espezialitatea aukeratzen laguntzeko baliagarria izatea da asmoa.

Praktikek nahitaezko 18 kreditu osatzen dituzte, eta egin beharreko 450 ORDUAK AURREZ AURREKOAK dira.

Hirugarren eta laugarren mailan egin daiteke, nahiz eta batez ere azkenekoan egin. Amaitzean, ikaslek memoria bat aurkeztuko du, eskainiko zaion metodologia baten arabera.

HELBURUAK

  • Lan-mundua ezagutzea eta harekin harremanetan jartzea.
  • Ikasketetan eskuratutako gaitasunak lanbide-jardunean aplikatzea.
  • Taldean lan egitea, giro profesionalean.
  • Gradudunek enplegua eskura dezaten laguntzea.

AURRETIAZKO BALDINTZAK:
Praktikak egin ahal izateko, ezinbesteko baldintza da Negozioen Kudeaketako Graduko gutxienez 120 kreditu gaindituta izatea.

GAIAK

  1. Aurrez aurreko jarduera, enpresan:Ikasleak praktika-jarduerak gauzatzea enpresa edo erakunde publiko zein pribatu batean, Practicumaren gaitasunak eskura ditzan.
  2. Tutorearekin egin beharreko bilerak:Aldian-aldian, ikaslea bere praktika-tutorearekin bilduko da, nola banaka, hala taldean; betiere, pertsona hark finkatutako planaren arabera, erakundean gauzatu behar duen lana zehazteko eta eskuratzen ari den trebetasunak erakusteko.
  3. Azken memoria eta txostena:Behin praktikak amaituta, instruktoreak txostena egingo du, araudi orokorraren IV. Eranskinaren arabera. Ikaslearen azken egitekoa, beraz, tutoreari memoria bat aurkeztea izango da; betiere, araudi orokorraren V. Eranskinaren arabera.