Ebaluazio berezia

Irakasgaien EBALUAZIO BEREZIA ESKATU AHAL IZATEKO baldintzak UPV/EHUk ezartzen ditu eta datorren ikasturtereako Graduko Ikasketen Gestiorako 2017/18 Ikasturteko Arautegian argitaratuko dira.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Izan ere, Fakultateko Akademia Antolakuntzako Batzordeak ere bere baldintzak ezar ditzakeela eta hauek Zentroko epaimahai bereziak kontuan hartuko ditu.

Ondoren zehazten dira, ikasleak jakitun izan daitezen, Negozioen Kudeaketako Graduko tituluan ebaluazio berezirako eskariak ebazteko, Fakultateko Akademia Antolakuntzako Batzordeak onartutako baldintzak:

  • Irakasgai bat ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikaslearen espedientearen batezbesteko notak, gutxien dela, fakultateko graduetako batezbestekoa behar du izan.
  • Irakasgai bi ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikaslearen espedientearen batezbesteko notak, gutxien dela, graduetako batezbestekoa +0.25 behar du izan.
  • 2017/18 ikasturterako  hauxe da graduetako batezbesteko nota: 6,5.
  • Ezin izango da sail bereko irakasgai bat baino gehiago ebaluazio bereziaren bidez gainditu.
  • Ikasle batek irakasgai bakarrerako eskaria egin eta sailak aldeko txostena egin arren, ikaslea seigarren deialdian ez badago, ez zaio eskaria onetsiko. Seigarren deialdian badago, epaimahaiak erabaki beharko du irakasgaia gainditzen dion ala ez.


    irailaren 1etik 5era arte (lehen epea).
    Martxoaren 1etik 5era arte (bigarren epea).

 

Salbuespen gisa, 2017ko irailaren deialdian, 2016/2017 ikasturtean matrikulatutako irakasgaien kasuan, Negozioen Kudeaketako  Graduko Epaimahai Bereziak matrikula egitean indarrean zeuden irizpideak erabil ditzake. Honakoak dira irizpideok:

Elkano Ataleko Konpentsazio Epaimahaiak ezarritako IRIZPIDEAK:

  1. Irakasgaiaren konpentsazioa onartzea ikasleak azken deialdian (Konpentsazio Epaimahaia bildu aurrekoan) hiru (3) edo hortik gorako kalifikazioa lortu badu.
  2. Irakasgai bat bakarrik konpentsatuko da kideko irakasgaiez osaturiko multzo bakoitzean, Atalaren irakaskuntza duen Sail bakoitzaren Jakintza Arloak kontuan izanik.
  3. Sakon aztertuko dira ikasleak azaldutako arrazoibidea zein dokumentu bidez agertu eta justifikatutako argudioak.
  4. Epaimahaiak bilkuran bertan erabil ditzakeen espedienteei buruzko irizpideak.