Mugikortasun programa batean parte hartzeko asmoa baduzu

Informazio hitzaldiak

Ekonomia eta Enpresa Fakultateak bere ataletako bakoitzean «informazio saioak» antolatzen ditu ikasturte hasieran (normalean urrian edo azaroan).

Saio horietan, fakultateko ataletako mugikortasun programen koordinatzaileek mugikortasun programei buruzko informazioa ematen dute: norakoak eta bakoitzaren ezaugarriak, ikasleek programetan parte hartzeko bete behar dituzten oinarrizko baldintzak, etab.

Mugikortasun programetakoren batean parte hartu nahi baduzu, saio horietakoren batera joan behar duzu, bertan oso baliagarri gertatuko zaizun informazioa emango baitizute.

 

Fakultateko Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren web orria

Fakultateko Nazioarteko Harremanetako web orrian bulegoaren helbidea eta harremanetarako datuak aurkituko dituzu, baita beste informazio hau ere: gure fakultatearekin lankidetza hitzarmenak sinatuta dituzten atzerriko unibertsitateei buruzko informazioa, norakoak eta horien ezaugarriak, prozedurak eta baliagarri izan dakizkizukeen bestelako dokumentuak.