Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitza

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitza

Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako gradu bikoitzak arlo ekonomikoan eta enpresen gestioan profesionalki aritu nahi duten eta horretarako bokazioa duten ikasleak ditu helburuko jasotzaile, bai eta lanaren munduan, lan harremanen eta giza baliabideen arloan ere. Jakin badakigu enplegu falta eta dagoen lanaren kalitate eskasa direla gaur egun gure gizartearen kezka nagusia. Aldi berean, enpresa gehien-gehienak txiki eta ertainak dira, aholkularitza eta gestio egoki eta ona behar dituztenak. Horregatik, gradu bikoitz honek erantzuna ematen dio arlo juridiko eta ekonomikoan formatutako profesionalen beharrari, gizartearen eta pertsonen premiekiko konpromiso handia agertuko duten profesionalak. Bost ikasturte akademikotan zehar, gaitasun eta trebetasun ugari eskuratuko dituzu eta jaso beharreko diziplina anitzeko prestakuntza osoa jasoko duzu; hau dena enpresa eta lan munduaren ikuspegi zabal eta kualifikatua lortzearren, edozein enpresa zein antolakunde gestionatzeko gai izan zaitezen edo zeure enpresa proiektuari ekin diezaiozun, lan agertoki berriak ulertu, interpretatu eta bertan parte hartzeko gai zarelarik.

Baldin eta gaitasun analitikoa baduzu; antolatzeko eta plangintzak egiteko gai bazara; interesgarri baderitzezu ekonomiari, enpresei eta lan munduko gaiei, edozein eratakoak direla ere; inguruko gizarte, ekonomia, kultura eta politikaren errealitatearekiko sentibera eta konprometitua bazara, zeuretzat duzu Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako gradu bikoitzean.

Gradu bikoitz hau Leioa eta Elkanoko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean irakasten da.

Titulazio bikoitz honek gai egingo zaitu…

Negozioen prozesu eta eragiketak ulertzeko, edozein eratakoa delarik ere; hauen guztien gestiorako tresnak aplikatzeko; merkatu globalizatuen testuinguruan, ekonomia eta enpresa errealitatearen markoa, elementuak eta harremanak ezagutzeko; bezeroak hartu, aholkuak eman eta beren ordezkari jarduteko, lan harremanen eremu ezberdinetan behar bezala negoziatuz; gizarte jarrera sentibera garatzeko, lan, gizarte eta enplegu arloan pertsonak eta kolektibo sozialek pairatzen duten bazterkeria, zapalkuntza eta gizarte zein kultur edo genero bazterketaren aurrean jarrera informatua izango duzularik.

Irteera profesionalak

Edozein tamainatako enpresetan eta administrazio publikoan, zereginotan:

  • Enpresen kudeaketa integrala.
  • Ekonomia, finantza, zerga eta lan arloetako kudeaketa eta aholkularitza.
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa.
  • Giza baliabideen zuzendaritza eta kudeaketa.
  • Finantza, kontabilitatea eta ikuskaritza zuzendaritza.
  • Aholkularitza eta lan kudeaketa sindikatu edo enpresa batean gizarte gradudun moduan.
  • Langile eta enpresen ordezkaritza judiziala.
  • Lan sustapenerako eta laneratzeko estrategiak landu eta ezartzea.
  • Lan arriskuen prebentzioa.
  • Administrazio publikoa: ekonomia eta finantza gestioa, diruzaintza, lan ikuskaritza, laneko segurtasun eta osasuna eta beste.
  • Irakaskuntza, unibertsitatean, bigarren hezkuntzan eta lanbide hezkuntzan.

 

Horrez gainera, tresnak eta jakintza nahikoak izango dituzu zeure enpresa proiektua martxan jartzeko.

Ikasketa Plana