Ongi etorria

Ibilbide berri bati ekin genion 2016ko urtarrilaz batera gure eskolaren historian, oraingo honetan UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultate sortu berriaren atal gisa. Berori Sarrikoko lehengo Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Bilbo, Donostia eta Vitoria/Gasteizko Enpresa Ikasketen eskolak gehituta sortu da.

Honetara, egitura berri honen baitan, "Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Elkano" dugu izena.

Boloniarako egokitzapena dela eta, 2010ean ikasketa planak moldatu ostean, lehengo enpresa zientzien diplomatura atzean utzi eta Negozioen Kudeaketako Gradua ezarri zen, fakultatearen tituluen eskaintza osatzen eta oso-osorik gure atal honetan irakasten den goi titulua.

Orain, UPV/EHUren ikastegiak berrantolatzeko plana onartu eta gero, eskolak aldaketa sakonagoei egin behar die aurre, inguru sozial, politiko eta ekonomikoaren eskakizunetara moldatu eta aurrerantz joango bada.

Ikastegi baten barruan egonik, Ekonomia eta Enpresa Fakultate handi baten barruan egonik, geure egiten dugu erronka eta, ilusio eta energia berriztatuez, daukagun onena eskaini eta eman nahi diogu gizarteari, 1818. urte hartan eratu zen erakunde haren tradizio eta izpirituari eutsita.

Ongi etorri beraz: egin osteratxo bat gure orri hauetatik, gu hobeto ezagutzeko (gure historia entzutetsua, gure instalazio modernoak, gure eskaintza gero eta zabalagoa ...). Zure esanetara gaituzu behar duzun informazio gehigarria emateko.

Har ezazu agur bero bat.

Pedro Manuel Gómez Rodríguez jauna
Ataleko koordinatzailea

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Elkano
Elcano Kalea, 21  48008 – Bilbao
Telefonoa: 946 01 7608 / 946 01 7602 / 946 01 7605 / 946 01 7603 
Faxa: 94 601 76 00
Atezainak: 946 01 4730