Ikasleentzako Prestakuntza Osagarrirako Plana

Ikasleentzako Prestakuntza Osagarrirako Plana

Graduan lortutako gaitasunak zabaldu eta sakontzeko erabiltzen diren jarduera gehigarriak (ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, erakusketak, …) biltzen ditu prestakuntza osagarriak. Era horretara, ikasleen prestakuntza osatu eta hobetu egiten da.

Helburuak:

  • Ezagutza eta gaitasunak gaurkotzea gizarte eta ekonomi ingurunean gertatzen diren aldaketa azkarrei aurre egiteko.
  • Nork bere interesak eta beharrak garatzea.
  • Jardun sektoreetako profesionalen esperientziak ezagutzea.
  • Gaurkotze, trebakuntza eta prestakuntza profesionalerako ekintzak sustatu eta garatzea.
  • Ikasleen prestakuntza osoa bultzatzea.
  • Ikasleak etengabeko prestakuntzaranzko jarduera positiboan hasaraztea

 

Aitorpena:

Kontuan hartuta antolatutako jardueretarako ikasleei erantzukizun, motibazio eta gaitasun maila handia eskatzen zaiela, 1,5 ECTS kreditu aitortuko dira parte hartzeagatik, baldin eta ikasleak plan horretan proposatutako 10 jardueratan gutxienez parte hartzen badu.

Ikasleek 8 jardueratan parte hartzen badute, 1 ECTS kreditu aitortuko zaizkie. Ikasleek 5 jardueratan parte hartzen badute, 0,5 ECTS kreditu aitortuko zaie.

2021-2022 ikasturteko jarduerak