Nazioarteko harremanak

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano Atalean argi eta garbi dugu nazioarteko harremanen sendotzea eta hedatzea erabat garrantzitsua dela gaur egun. Hori dela eta, gure ikasleei atzerriko (Estatuko, Europako, Amerika Latinako eta beste zenbait herrialdetako) unibertsitateetan egonaldiak/ikastaldiak egiteko aukera eskaintzen diegu, heziketa eta esperientzia aberasgarriagoak izan ditzaten arlo ugaritan (akademikoan, hizkuntzazkoan, gizarte eta kultura arloetan, etab.).

Espainiako unibertsitateen artean ikasleak trukatzeaz arduratzen den ekimena SICUE Programa da. Gure Eskolak ikasleak trukatzeko hitzarmenak dauzka honako unibertsitate hauekin: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Universidad Complutense de Madrid, Universitat de Barcelona, Universidad de Las Palmas de Gran Canaria eta Universidad de La Laguna (Tenerife).

Europan barrena ikasleen mugikortasuna Erasmus Programak gidatzen du. Programa horren magalean, gure Atalak honako unibertsitate hauekin sinatuak dauzka ikasleak trukatzeko hitzarmenak:

  • International Business School, en Groningen (Holanda), ingelesez ikasteko.
  • Mälardalens Högskola, en Vasteras (Suecia), ingelesez ikasteko.
  • Fachhochschule für Wirtschaft, en Berlín (Alemania), ingelesez edo/eta alemanez ikasteko.
  • Université Montesquieu - Bordeaux IV, en Burdeos (Francia), frantsesez ikasteko.
  • Toulouse Business School, en Toulouse (Francia), frantsesez edo/eta ingelesez ikasteko.
  • École des Dirigeants et Créateurs d'entreprise, en París (Francia), frantsesez ikasteko.
  • Université de Pau et des Pays de l'Adour, en Bayona y Pau (Francia), frantsesez ikasteko.
  • Università degli Studi di Napoli Federico II, en Nápoles (Italia), italieraz ikasteko.
  • Università degli Studi Magna Græcia di Catanzaro, en Catanzaro (Italia), italieraz ikasteko.
  • Instituto Politécnico de Santarém (Portugal), ingelesez edo/eta portugaleraz ikasteko.
  • Academy of Business en Dabrowa Gornicza (Polonia), ingelesez ikasteko.

Amerika Latinarako mugikortasunari dagokionez, UPV/EHU-AL Programari esker gure Atalak aukera dauka ikasle zein irakasleak trukatzeko Brasileko bi unibertsitaterekin, Ekuadorreko birekin, Mexikoko birekin, Txileko seirekin, eta Kolonbia, Bolivia eta Peruko banarekin.

Amaitzeko, gure ikasleek aukera dute, era berean, honako beste bi unibertsitate hauetara ere ikastera joateko: North Carolina State University (AEB) eta Manila-ko Universidad Ateneo (Filipinak).

Informazio gehiago eskuratzeko, jo ezazu UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetzaren webgunera

 (http://www.relaciones-internacionales.ehu.es) edota idatz ezazu  empresa-bi.internacional@ehu.eus helbidera.