Taldez aldatu

Txandaz, taldez eta hizkuntzaz aldatu

Informazioa

(Garrantzitsua. Eskaera egin baino lehen irakurri)

ESKAERAK AURKEZTEKO EPE BAKARRA DAGO, lehen zein bigarren lauhilekorako: 2018/09/1etik 2018/09/16ra

  • Eskaerak ezarritako epeetan bakarrik tramitatuko dira, weskaera imprimakia betez (ikus orrialde amaieran).
  • Ukatutako eskaerei erantzungo zaie @ikasle.ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, eta onartutako aldaketak GAUR aplikazioan sartuko dira.
  • Garrantzitsua. Matrikula uztailaren ohiko epea baino beranduago egiteko denean, eska daiteke, “eskari orokorra”bidez, taldez aldatzeko matrikula formalizatu ondoren..

Txandaz aldatu (goizera edo arratsaldera)

  • Fakultatean ikasleak irakasle-taldeei esleitzeko Ikastegiko Batzarrak onartutako irizpidea goizeko edo arratsaldeko txanda aukeratzea da.

  • Horren ondorioz, ikasleek goizeko edo arratsaldeko txanda aukera dezakete matrikula formalizatzeko esleitutako egunean eta orduan taldeak irekita dauden bitartean. Ikasketa-espedienteko batez besteko notaren arabera ematen da hitzordua.

  • Beraz, matrikulan egokitutako txanda aldatzea eskatu eta lor daitezkeen kasuak Ikastegiko Arautegian tasatuta daude.

  • %33ko ezintasun maila edo handiagoa ofizialki aitortuta duten ikasleak. Ezintasuna eta ezintasun maila agiri bidez egiaztatu beharko dituzte.
  • Goi mailako kirolari, teknikari eta epaileak edo errendimendu handiko kirolariak. Egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko dute, indarreko legediaren arabera.
  • Genero-indarkeriaren ondoriozko biktimak. Ministerio fiskalak emandako babesa-ordena erantsi beharko da.
  • Adingabeak edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak ardurapean izanik, familia unitatea osatzen duten ikasleak. Egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko dute.
  • Lan kontratua (20 ordu baino gehiagoko lanaldia). Gizarte segurantzak emandako “lan-bizitza” ziurtagiria erantsi beharko da. Behin eskaera hauek onartuta, bakarrik izango dira baliagarriak 1.lauhilabeterako. Bigarren lauhilabetean indarrean jarraitzeko “lan-bizitza” izeneko ziurtagiri eguneratua lauhilabete honen lehengo artean

Txanda (goizez/arratsaldez) aldatzeko eskaerak nahitaez aurkeztu beharko dira aldatzeko arrazoiaren justifikazioarekin.

Hizkuntzaz aldatu

  • Ikasleak hizkuntzaz aldatzeko eska dezake matrikulatuta dagoen irakasgai batean, batzuetan edo denetan.

  • Aldaketak egiteko, eskaerak aurkeztutako dataren eta orduaren arabera ordenatuko dira.

  • Kontuan hartzen badugu talde bakoitzari esleitu beharreko plaza kopuru mugatua, baliteke eskaera guztiei baiezkoarekin ez erantzutea.

Taldez aldatzeko eskaeretan adierazi beharko duzu taldetan zauden matrikulatuta eta zein taldetan matrikulatu  nahi duzun.

 

Eskaera inprimakia

Eskaera imprimakia bidaltzeko sistema 2018/09/01ena jarriko da martxan

Epez kanpo!

Informazioa bidaltzeko epea: 2018/09/01-tik 2018/09/16-ra arte