Zerbitzuak

Ikasleen ordezkaritza-organoak

UPV/EHUko ikasle izanik, hautetsi izan zaitezke ikasturte bakoitzean, eta, era berean, hautesle ere bazara zure interesen ordezkari eta horien defendatzaile izango den ordezkaria aukeratzeko. Indarreko arautegiari jarraituz, UPV/EHUko eta ataleko organo guztietan ikasleek ordezkaritza dute, eta ordezkari horien botoaren bidez, unibertsitaterako oso garrantzitsuak diren erabakietan hartzen dute parte; era berean, ataleko ikasketa eta jardueretarako helburuak finkatzeko zereginean eta unibertsitateak ondo funtziona dezan egin beharrekoetan parte hartzen dute. Ikasleen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak, gobernu organoetakoak, matrikula epea bukatu ondoren egiten da, azaroaren erdi aldera. Mailako ordezkariak aukeratzekoak, urriaren erdi aldera.

Partaidetza aktiboa izatera gonbidatu nahi zaitugu, eta zure lan eta ilusioarekin atalaren funtzionamendu egokian laguntza ematera.

UPV/EHUko ikasleak honako eginkizunetan parte hartu dezake:

  • Unibertsitateko Klaustroa
  • Gobernu Kontseilua
  • Campuseko Batzarra
  • Ikastegiko Batzarra eta batzorde eskuordetuak
  • Ataleko Batzarra eta batzorde eskuordetuak
  • Ataleko sailetako ordezkari
  • Taldeko ordezkari
  • Mailako ordezkari

Ataleko Ikasle Kontseilua

Ikasleen Araudia