Zerbitzuak

Sekzioko zerbitzuak eta iharduerak

Ordenagailuen gelak

Ordenagailuen gelak ikasleentzat dira, irakaskuntza, heziketa eta praktiketarako. Zekzioko sotoan daude.

Gela horietan (Informatikako irakasgaiez gain) erabiltzaileentzako pakete informatikoei buruzko monografikoak emango dira, ordenadore pertsonal bateragarrien ingurunean.

Erabiltzaileentzako pakete berrienak ditugu.

Ikasleek ordenagailuen gelak erabil ditzakete ikasi eta hezitzeko.
Gela horietako bat libre dute ikasleek praktikak eta lanak egiteko.

Ikusentzunezko gela

Hizkuntzak irakatsi ahal izateko, ekipamendu egokiekin hornitutako gela bat dago.

Bideokonferentzia Gela

Argitalpen eta kopiagintza-zerbitzua

Goizean eta arratsaldean, sekzioko sotoan, Argitalpen eta Kopiagintza-Zerbitzua daukazu. Bertan fotokopia ditzakezu apunteak, eta programak, ariketak eta abar erosi kostu-prezioan, eskolako diruarekin subentzionatuta baitago.

Lan-poltsa

Sekzioak lan-boltsa bat dauka. Diplomatura naiz Gradua amaitu duten ikasleek, hala nahi izanez gero, izena eman dezakete bertan azaltzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait enpresa eta erakundek boltsa honetara jotzen dute aldiro-aldiro, tituludunen bila, lana eskaintzeko (lan iraunkorra, aldizkakoa, praktiketan aldi baterako....).

Bide honi esker, gure titulatuetako batzuk lan-merkatuan sartzen dira urtero.

Interesatzen bazaizu, diplomatura bukatu eta gero, sartu Enplegagarritasuna estekan. 

Heziketa, kultur eta kirol-iharduerak

Ikasturtean zehar, heziketa, kultur eta kirol-jarduerak antolatzen dira, ikastegiko zuzendaritzaren, egoitza Sekzioak duten sailen bitartez. Bertan parte hartzeko gonbidapena egiten dizu Sekzioak. Besteak beste, eta Ikasleen Ordezkaritzaren koordinaziopean, honako jarduera hauek daude:

  1. Berezitze-ikastaroak: ikastaro praktikoak antolatzen dira, ikasleek berezitze-maila handiagoa izan dezaten zenbait arlotan (nominak eta Gizarte-Segurantza, zergen gestioa, gestio-informatika....).
  2. Kultur eta kirol-jarduerak: kirolari dagokionez, kirol-karnetaren gestioa sartzen da atal honetan, bai eta txapelketa ezberdinetarako UPV/EHUak antolatzen dituen taldeen aurkezpena ere.

    Kultur jarduerei dagokienez, bai Sekzio bai gure sekzioko ikasleek proposa ditzaketen lehiaketak, proiektuak eta abar antola daitezekeela esango dugu.