Fakultateko zuzendaritza ekipoaren eginkizunak atalean

Koordinatzailearen eginkizunak

  • Atalaren ordezkari izatea.
  • Atalaren jarduera guztiak gidatu, koordinatu eta gainbegiratzea.
  • Ataleko kide anitzeko organoetako buru izatea.
  • Dekanoaren gidalerroak ezartzea, bai eta Fakultateko Batzarrak, atalekoak eta kasuan kasuko campusekoak hartutako erabakiak betetzea ere.
  • Ataleko Kontseiluari urteko memoria eta plana aurkeztea.
  • Irakasleek beren irakaskuntza betekizunak betetzen dituztela gainbegiratzea, Ikuskaritza Zerbitzuarekin lan eginez.
  • Eskudun zerbitzu teknikoekin koordinaturik, ataleko leku guztien higiene eta segurtasuna bermatzea, eta horretarako behar diren neurriak hartzea.
  • Ataleko kideen eskari eta proposamenak bideratzea.
  • Atalaren ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza bultzatzea.
  • Ataleko Autobabes Batzordea eratzea eta batzordearen buru izatea.
  • Ataleko Akademia Antolakuntzako Batzordea koordinatzea.
  • Gradua eta graduko irakasle taldea koordinatzea; eginkizun hori ataleko IRI bati eskuordetu diezaioke.
  • Irakaskuntzarako espazioak eta baliabideak kudeatzea.
  • Eskolen ordutegia, tutoretzen ordutegia eta azterketen egutegiak kudeatzea.
  • Gainerako gobernu organoek eskuordetzan ematen dizkioten gainontzeko eginkizunak, edo unibertsitateari buruzko legeriak, Estatutuek edo beroriek garatzen dituzten arauek esleitzen dizkiotenak.

Eleaniztasuneko eta Mugikortasuneko dekanordearen eginkizunak

  • Trukerako eta mugikortasunerako programak koordinatzea.
  • Eleaniztasuna bultzatzea ataleko talde guztietan.
  • Euskararen erabilera bultzatzea ataleko talde guztietan.
  • Ataleko Batzarrerako deia egitea eta bileretara joatea, eta ikastegiko idazkariaren eskumenak eskuordetuta izatearen ondorioz hala dagozkion batzorde guztietarako deia egitea eta joatea; era berean, organo horien bileretako aktak idatzi eta zainduko ditu.
  • Ataleko gobernu, ordezkaritza eta administrazioko kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede ematea eta egiaztagiriak egitea, hala erabakienak nola bere aurrean gertatzen diren ekintza eta jazoera guztienak edo ataleko dokumentazio ofizialean jasota daudenenak ere.
  • Ataleko erregistro orokorraren funtzionamendua bermatzea, unibertsitateko Idazkaritza Nagusiak emandako arau eta irizpideei jarraiki.
  • Ataleko Batzarrak hartuko dituen erabakien berri ematea unibertsitateko kasuan kasuko gobernu organoari.
  • Oro har, laguntza ematea eskolako eta ataleko zuzendariari, bai eta eskolako idazkari akademikoaren eginkizunak izanik eskuordetzan eman dizkioten gainerako eginkizunak betetzea ere.

Kalitateko eta Irakaskuntza Berrikuntzako dekanordearen eginkizunak

  • Irakasle eta ikertzaileen berrikuntza sustatu eta erraztea.
  • Irakasle-ikertzaileek iker dezaten bultzatzea eta erraztea.
  • Ataleko KBBSa kudeatu, gainbegiratu eta hobetzea.
  • UNIKUDE tresna atalean aplikatu eta ustiatzeaz arduratzea.
  • Kudeaketa txostenak eta urteko memoriak egitea.
  • Hobekuntza ekintzak bultzatzea.
  • Kexa eta erreklamazioak kudeatzea.
  • Irakasle-ikertzaileen ebaluazio inkestak kudeatzea.
  • Ataleko kanpo komunikazioaz arduratzea.

Ikasleen Gaietako eta Praktiketako dekanordearen eginkizunak

  •  Praktiken modulua eta GRALa koordinatzea.
  • Ataleko praktiken programez arduratzea.
  • Ikastegiaren eta enpresen arteko harremanak kudeatzea.
  • Ikasleak beste sarbide batzuen bitartez onartzeko prozedura kudeatzea.
  • Ikasleekiko harremanak kudeatzea. Ikasleei arreta ematea: talde aldaketak, salbuespenak eta abar.
  • Irakasle eta ikertzaileekiko eta AZPkoekiko harremanak kudeatzea.
  • Ataleko ikasleen etengabeko prestakuntza garatzea.
  • Unibertsitate hedakuntzako ekimenak abian jartzea.