province:

‘Ekin-up 2016' Enpresa Ideien II. lehiaketaren sari banaketa

Noiz eta non

2016/11/29, 09:30

Deskribapena

Asteartean, azaroaren 29an, 9:30etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako atalean, ‘Ekin-up 2016' Enpresa Ideien II. Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da. Bigarrenez antolatu du ikastegiak aipatutako lehiaketaren deialdia, kultura ekintzailea sustatzeko helburuarekin.

Irabazleak "En busca del Pintxo" proiektua aurkeztu duten EAZ graduko 4. mailako hiru ikasle dira, 72,3 puntu lortu dituztelarik. Bakoitzak EHUdendan 150 euroko materiala eskuratzeko balea jasoko du. Altxorraren bila jolasean oinarritutako aplikazio informatikoa proposatu dute, 20-25 euroren truke 2 ordutako tartean ahalik eta pintxo eta edari gehienak aurkitzeko plan bat izanik.

Bigarren Saria aldiz, "Twoose" proiektua aurkeztu duten beste hiru ikasleei dagokie, 65,7 puntu lortu dituztelarik. EHU dendan 50 euroko materiala eskuratzeko balea jasoko du kide bakoitzak. Mugikorretarako aplikazio honen helburua bi argazki aplikaziora igo eta bertan jendeak bozkatzeko aukera izatea da, erabilera anitza izanik.

Ekitaldian Gipuzkoako ataleko Jose Maria Berazak eta Bic Gipuzkoa Berrilaneko Proiektuen zuzendari Laura Espinek parte hartuko dute. Azken hau epaimahaikide izan da, ataleko irakasle den Eduardo Malagon eta Praktika eta Enpresa Harremanetarako dekanordea den Itziar Azkuerekin batera.

Era berean, gonbidatu berezia izango dugu, Paul San Sebastián, 2013ko abenduan Donostian sortutako Sabbatic start up teknologikoko Co-founderra. Gastuen tiketei argazkia ateraz gero automatizatu egiten ditu gastu-txostenak.

Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte.

‘Ekin-up' Enpresa Ideien Lehiaketa
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako ataleko EAZ Graduko ikasleen sormena, berrikuntza eta espiritu ekintzailea garatzeko ekintzen esparruan kokatzen da lehiaketa hau eta helburutzat du ekintzailetza sustatzea, eta horretarako, ikasleak eta tituludunak beren ezaguerak, gaitasunak eta esperientzia enpresa ekimenak eta negozio berriak martxan jartzeko erabiltzera animatuko dira.