null

Donostia Innovation League! Urumea ibaiaren bazterrak modernizatzeko ideia berritzaileak aurkezteko aukera

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/06

Kaixo lagunak!! Ikasturtea hasi eta erronka berri batekin gatoz! Donostia sustapenak Donostia Innovation League!-en parte hartzera gonbidatzen zaitu: EHUko ikasle talde batek Urumea ibaiaren bazterrak modernizatzeko ideia berritzaileak aurkezteko aukera izango duzue! Erronka hiru egunetan zehar burutuko da: Urriak 16, Urriak 23 eta Azaroak 17. Gaitasun pertsonalak garatu, Donostiako garapenean esku hartu, puntako enpresa batekin erlazionatu eta ondo pasatu nahi baduzu … Hauxe da zure aukera! Ez huts egin eta bidali mezu bat ikdgazte@ehu.eus helbide elektronikora ondorengo datuekin: zure ikasketak (Zentroa eta Gradua), maila, adina, telefonoa eta esaldi labur batekin adierazi zergatik erronka honetan parte hartu nahi duzun. Epea urriaren 3tik 9ra bitartekoa da. Animatu!!!