EKIP-UP sari banaketa

Noiz eta non

2015/11/10, 10:30

Deskribapena

Asteartean, azaroaren 10ean, 10:30etan, Donostiako UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Ikasketa Gelan, ‘Ekin-up' Enpresa Ideien I. Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da. Lehen aldiz antolatu du ikastegi honek aipatutako lehiaketaren deialdia, kultura ekintzailea sustatzeko helburuarekin.

Lehen Saria, hiru lagunentzako globoan edo hegazkin txikian hegaldia edo baliokidea, HAND TO HAND proiektuak jaso du. Irabazlea María del Coro Meijomil Gonzalez izan da, EAZ Graduko 3. mailako ikaslea. Bere ideiak helburu bikoitza hartu du oinarritzat: alde batetik, diseinu propioa duten motxilen salmenta norbere estiloa markatzeko, eta bestetik, asmo solidarioa, irabazien zatia beharrean dauden pertsonentzako menuak prestatu eta emateko erabiliz, batez ere ahulezia duten haurrei.

Bigarren Saria aldiz, hiru lagunentzako belaontzian nabigazioa edo baliokidea, SIMPLY proiektuak jaso du, Alba Rodriguez Amayuelas EAZ Graduko ikasleak aurkeztua. Bere ideia mugikorrentzat aplikazio batean datza, ostalaritzako bezeroak informatuta egoteko eta interakziozko harremana mantentzeko.

Ekitaldian ikastegiko zuzendari Jose Maria Berazak eta Bic Gipuzkoa Berrilaneko Proiektuen zuzendari Laura Espinek parte hartuko dute. Azken hau epaimahaikide izan da, Eskolako irakasle den Eduardo Malagon eta Praktika eta Enpresa Harremanetarako zuzendariordea den Itziar Azkuerekin batera.

Era berean, gonbidatu berezia izango da, Jon Karla Lizeaga, pertika jausian errekorduna eta gaur egun kirol entrenatzaile ospetsua, non bere ikuspegia emango du pasioa, konfiantza, talde lana eta lidergoari buruz bere lanbidean, enpresara egokitu daitekeena.

Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte.


‘Ekin-up' Enpresa Ideien Lehiaketaren
Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako EAZ Graduko ikasleen sormena, berrikuntza eta espiritu ekintzailea garatzeko ekintzen esparruan kokatzen da lehiaketa hau eta helburutzat du ekintzailetza sustatzea, eta horretarako, ikasleak eta tituludunak beren ezaguerak, gaitasunak eta esperientzia enpresa ekimenak eta negozio berriak martxan jartzeko erabiltzera animatuko dira.

 

Oharra: Sari banaketa streaming bidez emango da:

http://ehutb.ehu.eus/es/video/index/uuid/56444b8e5fcdd.html