Ikasketa osagarriak

Noiz eta non

2017/02/01, 16:00

Deskribapena

ENPRESETAN INTEGRATZEKO GAITASUN PERTSONAL ETA PROFESIONALEN PRESTAKUNTZA PROGRAMA (1. edizioa) burutzen ari da

Gipuzkoako Ataleko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak antolatutako ikasketa osagarrien programa honen bitartez etengabeko prestakuntza sustatu nahi da, unibertsitarioen eta profesionalen premiei enpresekin eta gizarte eragileekin elkarlan estuan erantzutea helburutzat hartuta, eta Unibertsitatearen beraren helburu estrategikoetara egokituta.

UPV/EHUren eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen ardatz estrategikoarekin koherentea izanda, prestakuntza hau osagarri egokia da praktikoa delako eta enplegagarritasunera eta ekintzailetzara bideratuta  dagoelako.

Informazio gehiago eta egitaraua web orrialdearen hasierako guneko banner-ean ikus dezakezue.