EUSKARALDIA EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEAN

11 egun euskaraz, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/15

Euskal Herriko Unibertsitatea eta gure Fakultatea ere Euskaraldiaren sustatzaileak izango dira. Hizkuntzarekin ditugun inertziak astinduz, hizkuntza-ohituren aldaketarako estrategiak garatuz, euskararekiko erantzukizunaren eta jokabideen hausnarketa bultzatuz eta taldean batera lan eginez, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu nahi ditugu.

Euskaraldian parte hartzeko izen emate epea iriki da, eta horren testigu izan ginen urriak 11 ostegunean, egunean zehar ikasleen parte hartzea sustetzeko jarri genuen mahai dinamikoarekin, musika, peluka, selfie eta guzti!