Euskararen Nazioarteko Eguna

Noiz eta non

2017/12/04

Deskribapena

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna dugu. Aurten igandea denez, abenduaren 4an ospatzea pentsatu dugu. Horrela,  datorren astelehenean, hilak 4, 11:30-13:30 bitartean, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldien artean, Oñati plazan, liburuen trukea  eta gazta lehiaketa egingo dugu.

Beraz, Oñati plaza euskarazko liburuen gune bihurtuko da ordu batzuez. Hori dela eta, etxean duzuen euskarazko liburuak ekar ditzakezue, beste batzuekin trukatzeko.

Gaztaren pisua asmatzeko lehiaketan euskaraz idazteko zure gaitasuna ere neurtuko da.

Animatu parte hartzera, egun polita da-eta! Gazta dohainik dastatuko duzu!

 

Antolatzaileak: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta HEFA Fakultatea

 

Laguntzaileak: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza.

https://www.ehu.eus/eu/-/e_20171203-euskararen-eguna?doAsGroupId=10136&refererPlid=2939843&controlPanelCategory=current_site.content