Gipuzkoako Campusean erakusketa, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren mendeurrenaren ospakizuna dela eta

Noiz eta non

2016/02/22, 11:00

Deskribapena

Hilaren 22tik (astelehena) 29ra bitartean Gipuzkoako Campusean erakusketa bat ikus dezakezue, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren mendeurrenaren ospakizuna dela eta. 

Ospakizunaren harira antolatu beharreko jardueren programari begira, eskolaren historiaren hainbat unetako irudiak eta material grafikoa biltzen hasi zen, izandako egoitzenak, ikasketa planenak, edo aipatutako denboran eskolarekin loturaren bat izan duten pertsonenak. Horra hor, beraz, erakusketan, jasotakoaren emaitza.

Inaugurazio ekitaldia hilaren 22an izango da, astelehena, eta Ana Arrieta campuseko errektoreordea izango da buru.

Erakusketa irekia dago denentzat eta UPV/EHUko Carlos Santamaria zentroko Andrestegi aretoan ikusi ahalko da 8:00etatik 20:30era.

Erakusketaren bideoa ikusi nahi izanez gero, webgune honetara jo:
https://ehutb.ehu.es/eu/video/index/uuid/5696469916a80.html