null

GARAITUZ PROGRAMA

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/17

Nork har dezake parte?
Ondorengo 4 baldintza posibletatik bat betetzen duenak:
- Gipuzkoan erroldatua egotea eta UPV/EHUko titulazioren batean (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura) azken ikasturteko  ikaslea izatea.
- Gipuzkoan erroldatua egotea eta UPV/EHUko titulu ofizialen bat eskuratu izana (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura) 2012/2013 edo 2013/2014 ikasturteetan; baita titulua emateko eskubideak behar bezala ordaindu badituzte ere.

- UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean titulazioren batean (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura) azken ikasturteko  ikaslea izatea.
- UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean titulu ofizialen bat eskuratu izana (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura) 2012/2013 edo 2013/2014 ikasturteetan; baita titulua emateko eskubideak behar bezala ordaindu badituzte ere.

Zer helburu ditu?
Aurrez aipatutako ikasleei eta UPV/EHUko tituludunei prestakuntza osagarrirako eta espezializazio profesionalerako aukera bat ematea, ETEentzako enpresa aholkularitzaren arloan; baita lan munduan sartzeko lankidetza aktiboa eskaintzea ere.
Programak bi fase desberdin barne hartzen ditu: lehenengoan Unibertsitatera bertaratuta jaso beharreko prestakuntza eskainiko da; eta bigarrenean prestakuntza praktikoa, Garaituz programan parte hartzen duten eragileren batean gauzatutako tutoretzapeko lankidetza praktiko baten bidez.

Zer profil bete behar da?
Enpresen edo bestelako erakundeen kudeaketan prestakuntza edo aldez aurreko esperientzia duten pertsonak, edo esparru horretako prestakuntza jasotzeko interes argia erakusten dutenak. Pertsona helduak, programa zorrotz eta konplexu batera sartzeko jarrera eta gaitasun egokiak izango dituztenak; baina bertan ikasi eta beren ibilbide profesionalerako garrantzitsua izango den trebakuntza jasoko dutenak. Pertsona dinamikoak eta ekintzaileak, era askotako egiazko erronkei aurre egiteko prest daudenak, betiere, apaltasun, ilusio, ahalegin eta ikasteko gogo handia erakutsiz. Denboraldi batez beste jarduera batzuk alde batera uzteko prest dauden pertsonak, programan parte hartzeari lehentasun osoa emanez.

Nola eman behar da izena?
Garaituz programaren WEB orrialdearen bidez:
https://www.ehu.eus/es/web/enplegua/garaituz
edo UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bidez.
2014ko abenduaren 26ra arte.

Informa zaitez:
Garaituz programaren WEB orrialdearen bidez: https://www.ehu.eus/es/web/enplegua/garaituz;
helbide elektroniko honetan: garaituz@ehu.es;
UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Enplegu Gunean
edo telefono bidez: 943 015 767 (Bidelan).

Informazio bilkura batera gonbidatzen zaitugu:
abenduaren 19an, ostirala, 15:00etan, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Ekitaldi Aretoan. Oñati plaza 1, 20018 Donostia-San Sebastián