null

Ikasleek IDEO bisitatu dute

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/23

Kudeaketa Kontabilitatea eta Barne Kontrola / Contabilidad de Gestión y Control Interno irakasgaia, hautazko irakasgaia da, Kontabilitatea Minorrean ematen dena, GADEn hirugarren kurtsoan, bigarren hiruhilekoan.
Garatzen ditugun gaien artean, laugarrena, kudeaketa sistema berriztatzaileak aztertzea du helburu eta aipatu gaian Enpresen Gizarte Erantzukizuna lantzen dugu.
Gainontzeko gaietan egin ohi dugun moduan, zati bat teorikoa da, irakasleak gelan garatzen duena. Beste zatia, praktikoa, ikasleek garatzen dute taldeka jarriaz. Normalean kasu erreal baten azterketa egitea dugu helburu eta horregatik bideratu dugu landa-praktika hau.
Laugarren gaiaren inguruan IDEO eraikinari bisita egin genion 2015ko apriliralen 15an. Kontabilitateko minorrean izena emana duten eta aipatu bi irakasgaietako ikasleekin joan ginen; erdara taldekoak eta euskara taldekoa. Ikasleaz gain lau irakaslek hartu genuen parte bisitan; Ainhoa Garayar (landa-praktikaren arduraduna), Eduardo Malles, Amaia Zubiaurre eta Itziar Azkuek.
IDEO aukeratzearen arrazoiak asko ziren: enpresaren gizarte erantzukizunaren paradigman oinarrituz eraikitako eraikina da, non, enpresaren parte-hartzaileak kontutan hartu izan diren honen garapenean. Ikuspuntu ekologiko batetatik, zero emisio dituen eta Europa mailan aurreratuen den eraikina da. Azkenik, harreman pertsonalak direla medio, aukera paregabea dela iruditzen zaigu gure ikasleek eskolatik kanpo beste errealitate bat ezagutu dezaten.
IDEO eraikinari bisita show-roomean hasi genuen. Bertan, enpresaren historiaz hitz egitez gain bost atal estrategikoak ezagutu genituen: bezeroa; internazionalizazioa; neurrira emandako zerbitzuak; berrikuntza; eta Ideo Green. Puntako teknologiaz baliatuz, aurkezpen bideo batez garatu zituzten atal hauek eta ondoren enpresari bisita egin genion. Eraikin ezberdinak ikusi ondoren Oronako arkitektoaren eskutik Orona Zero erakinari buruzko informazio zabala jasotzeko aukera izan genuen. Baita nola produktuekin hasitako estrategia atetan oinarriturik –energi kontsumoa murrizten dutenak-, eraikina sortzerako ideia habian jarri eta eraikin biolkimatikoa egitea erabaki zuten. Ideia honek bertako langileengan ere ondorioak izan ditu haien naturarekiko sentikortasuna piztuz.