null

Jon Aranguren eta Maialen Illarramendi, Fakultateko ikasleek, Udaberriko Lasterketan Unibertsitate-modalitatean podiuma egin dute

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/22

XV Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan Roberto Carlos Trejok eta Maitane Guerrerok lortu zuten sailkapen orokorreko garaipena gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan, hurrenez hurren. Trejok zirkuitua 31:45 minututan osatu zuen. Guerrerok berriz, 37:21 denbora behar izan zuen 10.000 metro zituen ibilbidea burutzeko; Trejoren atzetik, Aitor Etxeberria (31:46) eta Sergio Roman (31:50) heldu ziren. Emakumezkoen sailkapen orokorreko lehen hiru postuak, Maitane Guerreroren ondoren, Izaro Rubio (37:50) eta Lourdes Colomo (38:08) osatu zituzten.

Unibertsitate-modalitatean marka hoberena Jon Arangurenek lortu zuen (34:37)), hain zuzen. Thomas Gambino (34:47) bigarrena izan zen eta Kamran Arif (34:53) hirugarrena. Emakumezkoen lasterketan berriz, Marina Gonzalez (38:47) irabazi zuen. Irabazlearen atzetik, Oihana Zubilaga (43:30) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta Maialen Illarramendi (46:08) hirugarrena izan zen.

1.537 korrikalarik amaitu zuten lasterketa. Guztira 1.549 korrikalarik parte hartu zuten. Proba jai giroan ospatu zen.

https://www.ehu.eus/eu/content/-/asset_publisher/W6wn/content/n_20170319-carrera-primavera?redirect=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Fes%2Fhome%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_TaD3%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3Dcolumn-2%26p_p_col_pos%3D1%26p_p_col_count%3D5