null

Irteera profesionalei buruzko jardunaldien seigarren edizioa Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/19

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak, Ekonomisten Euskal Elkargoaren lankidetzan, ikasleen, irakasleen eta enplegu emaileen arteko elkarretaratze bat antolatu du urtarril eta otsailean, lan merkatuak enpresen administrazio eta zuzendaritzako graduatuei eskaintzen dizkien irteerak eta aukerak azaltzeko.
Honako galdera hauek erantzutea izan da helburu nagusia:
• Zer lanpostu motatan sartu ahal zara enpresetan?
• Nola dago lan azoka graduatu berrientzat?
• Zein dira hautaketa prozesuak arlo horretako enpresetan?
• Ekonomialarien profil profesionalen gidarik ba al dago?
Hortaz, enpresa ingurunean erreferente diren puntako enpresetako hautaketa arduradunek hartu dute parte jardunaldietan, kontratatuko dituzten pertsonengan bilatzen dituzten balioez eta gaitasunez jardun dutenak. Zenbait arlotako profesionalek ere hartu dute parte, eta nork bere lan esperientzia azaldu du. Halaber, aurkeztu egin dira Ekonomisten Euskal Elkargoak eskainitako zerbitzuak, unibertsitateak berak Gipuzkoako campusean eskaintzen duen enplegu orientaziorako zerbitzua, EURES sarea eta eskolako praktika programa. Elkarretaratzearen berrikuntza gisa, ikasleek zuzenean hartu dute parte hizlari ezberdinekin batera, mahai-inguruetan bildutako talde txikietan.
Era berean, abenduan  aukera izan zuten  ikasleek enplegua bilatzeko teknika eta elkarrizketak eta curriculuma prestatzeko formulak lantzeko saioetan parte hartzeko. Honela, esku hartu duten enpresa batzuek interesa agertu dute gure ikasleen curricula jasotzeko;  bere web gunera jo eta harremana zuzenean egitea besterik ez duzue. Esaterako, Eroski taldea, Laboral Kutxa, Kutxabank, Deloitte, PwC, CAF, ieTeam … aipa daitezke.
Jardunaldien balioespena baikorra izan da oso eta espero dugu hurrengo ekitaldietan ere horren hizlari zerrenda ona izatea. Guztiz motibagarria izan baita!
Irteera Profesionaleko Jarduerak 2015