Mindfulness

Noiz eta non

2016/12/19, 10:30

Deskribapena

Abenduaren 19an, 10:30etik 13:30era, Psikologian doktorea den David Alvear hizlariak ikasketa berrikuntzari buruzko mintegi bat emango du Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Ataleko 0.1 gelan, "Mindfulness para potenciar el bienestar docente en el profesorado universitario" izenburua duena.

Bertan azalduko dira: zientzia psikologikoaren eta neurozientziaren aurrerapenak mindfulness-en (erabateko arreta) arloan eta irakaskuntza eta bere gestioa ikasgelan gaiarekin erlazionatuko da. Mindfulness-en oinarritutako zenbait teknika ere burutuko dira.

Oharra: mesedez, mintegira joateko asmoa badaukazue, bidali mezu bat Conchiri (conchi.sanchez@ehu.eus).