Praktiketako tutoreen bilera

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/22

2015/16 ikasturteko Bidelanen Kudeaketa Txostenaren aurkezpena

BIDELAN Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Ataleko Enpresa Harremanetarako bulegoa da. Gure xedea da erabateko laguntza eskaintzea ikasleei curriculumetik kanpoko praktiketarako (borondatezkoak). Horretarako, GAURen sartua dagoen Praktiges aplikazioaz baliatu eta ikasleen zein enpresen kontsultak pertsonalki artatzen ditugu.
Iragan azaroaren 18an tutoreen urteroko bilera egin zen eta, bertan, 2015/16 ikasturteko Bidelanen Kudeaketa Txostena aurkeztu zen. Aipatua ikastegiaren webgunean dago eskuragai.
2015-2016 KUDEAKETA TXOSTENA
2015-16 ikasturtean zehar 341 lankidetza hitzarmen kudeatu ziren 170 enpresatan, 272 ikaslerentzako. Azken horiek, 31 irakasleren tutoretza jaso zuten. Praktiken batezbesteko iraupena ondokoa izan zen: 285 ordu/praktikako. Egindako praktikei ikasleek eman zioten balorazio orokorra 4,51 puntukoa izan zen, gehienekoa 5a zelarik. Eta enpresetako begiraleek ikasleei eman zieten batezbesteko puntuaketa 4,51koa izan zen, kurioski.
Mugikortasun arrazoiak direla eta, geroz eta kontsulta gehiago jasotzen ditugu praktikak atzerrian egiteko aukerari dagokionean. Gure kasuan, 2 hitzarmen izan genituen atzerrian ikasturtean zehar, Frantzian eta Norvegian hurrenez hurren.

Bilera amaituta, zenbait tutorek Orona-ideora joan ziren, bisitaldi gidatua egitera Iñigo Marqueten eskutik.

Nire eskerrik beroena heziketa ekimen honen arrakastari laguntzen dioten pertsona guztiei.

Itziar Azkue
Dekanordea