ALEMANIAKO UNIBERTSITATEAN IRAKASKUNTZA DUALARI BURUZKO MINTEGIA

Noiz eta non

2016/03/16, 12:30

Deskribapena

Datorren martxoaren 16, asteazkenean, 12:30etatik 13:45era, Frank Kalenberg, "Berlin School of Economics and Law" Unibertsitate Publikoko irakasleak ALEMANIAKO UNIBERTSITATEAN IRAKASKUNTZA DUALARI BURUZKO MINTEGIA emango du Ikastegiko Batzar Aretoan. Frank Kalenberg-ek esperientzia oparoa dauka irakaskuntza dualaren inguruan. Izan ere, bere unibertsitatean arlo akademikoa eta praktikoa uztartzen dituen ikasketa kooperatiboak eskaintzen dira. Gure ikastegian irakaskuntza duala eskaintzeko bidea aztertzen ari garen momentu honetan, interesgarria iruditzen zaigu Alemaniako eredu eta esperientziari buruz Frank Kalenberg-ek eskainiko digun informazioa jasotzea. 

Oharra: mesedez, etortzekoak bazarete, esan Conchiri (conchi.sanchez@ehu.eus).