Irtenbide profesionalei buruzko jardunaldien zazpigarren edizioa

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Donostiako Atala

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/26

Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak elkarlanean ikasleen, profesionalen eta enplegatzaileen arteko topaketa antolatu dute 2016ko otsailean, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko gradua dutenentzat lan-merkatuak eskaintzen dituen irtenbideak eta aukerak aurkezteko.
Helburu nagusia ondorengo galderei erantzuna ematea izan da, besteak beste:
• Nola dago merkatua gradua atera berri dutenentzat?
• Zein lanpostu mota lortu dezakezu enpresetan?
• Zein dira inguruko enpresen hautaketa-prozesuak?
Hortaz, lehen saioan zenbait zerbitzu aurkeztu dira, besteak beste, Ekonomisten Euskal Elkargoaren zerbitzuak, Gipuzkoako Campuseko Unibertsitatearen zerbitzua enplegua bideratzeko. EURES sarea eta Entreprenari programa.
Halaber, inguruan erreferentzia diren enpresa garrantzitsuenetako hautaketen arduradunek ere parte hartu dute. Arduradun horiek kontratatu nahi dituzten pertsonengan bilatzen dituzten balioak eta gaitasunak laburtu dituzte. Horrez gain, beste hainbat arlotako profesionalek parte hartu dute, euren esperientzia pertsonalaz mintzatuz. Ikasleek hizlariekin partekatzeko eta solasean aritzeko aukera izan dute, antolatu diren mahai-inguruetan eta oso interesgarria izan da.
Halaber, lana bilatzeko teknikei eta elkarrizketak eta curriculumak prestatzeko formulei buruzko saioak egin dira, abenduan eta otsailean. Horren ondorioz, gure ikasleek curriculumak egin dituzte, topaketan parte hartu duten eta harremanetan jartzeko interesa erakutsi duten enpresetan aurkezteko. Kasu askotan, curriculuma web-orrien bidez bidali behar da.
Topaketako berrikuntza nagusia tailerrak izan dira. Alde batetik, Belbin metodologian oinarritutako autoebaluazioa. Horren helburua ikasleei lan-munduan sartzen laguntzea da. Bestalde, Linkedin zerbitzuaren erabili izan da. Zerbitzu horren helburua ikasleei profesionalen sarerik handiena erabiltzen irakastea da.
Saio anitzak izan dira eta 70 pertsonak parte hartu ahal izan dute. Jardunaldien balorazioa positiboa izan da eta hurrengo edizioetan ere parte hartu duten hizlariak gurekin izatea espero dugu. Erabat motibagarria izan da!