Unibasqek gure ikastegiko prestakuntza dualari aldeko txostena eman dio

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/24

Unibasqek gure ikastegiko prestakuntza dualari aldeko txostena eman dio eta honekin batera, UPV/EHUk lau gradu eta bi master eskainiko ditu prestakuntza dualean 2018-2019 ikasturtean.

Albistea:

https://www.ehu.eus/eu/-/formacion-dual

El Diario Vasco

Noticias de Gipuzkoa

Hain zuzen ere, gureaz gain, datorren ikasturtean eskainiko diren eredu dualeko graduak ondorengoak dira: Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaritza (prestakuntza dualeko Estatuko lehen titulazioa), UPV/EHUri atxikitako Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolan (Elgoibarreko IMH) 2012/2013 ikasturtetik ematen dena; Automobilgintzaren Ingeniaritza (Gasteizko Ingeniaritza Eskola); eta Lan Harremanak (Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Bizkaiko Campusean). Masterrei dagokienez, prestakuntza duala hauek daukate: Sistema Txertatuen Ingeniaritza eta Multimedia Kazetaritza. Guztira, UPV/EHUk 110 plaza eskainiko ditu graduetan, eta 47 masterretan.

Txandakatzearen helburua da enpresan eskuratutako gaitasunek unibertsitatean eskuratutakoekin bat egitea. Horrela, enpresek, beren beharrak asetzeko, modu aktiboan parte hartuko dute prestakuntza txandakatua jasoko duen ikaslearen gaitasunen profilaren diseinuan.