Irakasleak

2018-2019 ikasturtea

 

Mugarriak Dokumentazioa

GRADU AMAIERAKO LANAK TXERTATU/ESKAINI

Proposamen guztiak GAUR aplikazioaren bidez egin behar dira horretarako zehaztutako epeetan.

GRADU AMAIERAKO LANEN PROPOSAMENAK BERRIKUSI

Egutegian ezarritako epeetan berrikusi behar dira ikasleek egindako proposamenak. Proposamena Onartu/Uko egin ondoren, "Amaitu berrikuspena" sakatu behar da.

GRADU AMAIERAKO LANAK ESLEITU

Gradu amaierako lanak GAUR aplikazio informatikoaren bidez esleitzen dira, arduradun profiletik, arautegian zehaztutako irizpideei jarraituta.
Esleipenak bi ikasturterako balioa izango du.

DEFENTSA ESKARIA BERRIKUSI

Ikasleak defentsa eskaria egin ondoren, lanaren zuzendariak mezu bat jasoko du, GAUR GAUR aplikaziotik bidalia, defentsa eskari bat onartzeko duela gogoraraziko diona. Eskaria onartzerakoan, lanaren zuzendariak "ebaluazio txostena" erantsi eta "Amaitu" botoia sakatu beharko du. Ondoren, ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du, eta bertan (ADDIko esteka bat emango zaio egindako lana igotzeko). Ikasleak lana aipatutako tokian utzi eta gero, tutoreak mezu elektroniko bat jasoko du, azken onespena eman aurretik lana kontsultatu eta egiazta dezan. 

EPAIMAHAI PROPOSAMENA

Lanaren zuzendariak GRALaren koordinatzaileari epaimahai proposamen bat egingo dio, baita gaia, hizkuntza, jakintza arloak, espezialitateak edota defendatu behar den lanetik gertu dauden sailak adierazi ere.

EPAIMAHAIA AUKERATU

GRALaren Batzordeak epaimahaia aukeratu eta horren berri emango dio lanaren zuzendariari.
Lanaren zuzendariak administrazio zerbitzuari jakinaraziko dio defentsa zer egunetan, zer ordutan eta zer tokitan egingo den.
Epaimahaiko kideek eta lanaren egileak epaimahaiaren osaerari buruzko jakinarazpena jasoko dute email bidez, zuzendariaren txostenarekin eta GRALa utzita dagoen estekarekin batera.
Oharra: 10 eguneko tartea utzi behar da aipatutako jakinarazpenetik defentsa ekitaldira arte.

GRALaren EBALUAZIOA ETA KALIFIKAZIOA

Epaimahaiak lana eta defentsa kalifikatuko ditu, lanaren zuzendariak emandako ebaluazio txostena aintzat hartuta.