UPV/EHU-Latinoamerika eta beste batzuk

Programa honi buruzko informazio zabala dago UPV/EHUren Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren web gunean: bertan daude jasota, argi eta garbi, parte hartzeko eta eskariak egiteko jarraibideak. Honez gain, Naziaorteko Harremanen arloko Errekoreordetzak eta Gipuzkoako Ataleko Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko Dekanoordetzak informazio hitzaldiak eskainiko dituzte mugikortasunerako eskariak egiteko epea ireki baino lehen (azaroa inguruan).

UPV/EHU-AL eta beste leku batzuk xede dituzten programetan parte hartu nahi baduzu, eskaria egin beharko duzu, on line, GAUR aplikazioaren bidez (abendua/urtarrila inguruan).

CONAHEC , CREPUQ edo TASSEP sareko unibertsitate batera joan nahi izanez gero (UPV/EHU sare horietako kide da), mugikortasuneko errektoreordetzak zehaztutako irizpideak bete beharko dituzu (ikusi informazioa). Eskaria GAUR aplikazioren bidez egin behar duzu.

Unibertsitatea aukeratzea

Aukera duzu Latinoamerikako programan dauden unibertsitateetara joateko, bai eta UPV/EHUko Naziaorteko Harremanen arloko Errektoreordetzak eta Atalak eskaintzen dituzten beste unibertsitate batzuetara ere.

Helburu diren unibertsitateen zerrendan "DENAK" ageri bada, adierazi nahi du plaza horiek UPV/EHUko ikastegi guztietako ikasleentzat eskaintzen direla; plazak Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak esleituko ditu deialdiko oinarriak kontuan hartuta. Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak (hizkuntza ziurtagiriak eta beste) Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzara eraman behar dituzu, epe barruan. Ikusi programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak.

BOISE, SAN DIEGO eta PUERTO RICOrako, kasuan-kasuan eskatzen den hizkuntza gaitasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu Nazioarteko Harremanen Bulegoan, eskaria aurkezteko epearen barruan.

Atalak Latinoamerikarako edo beste leku batzuetako unibertsitateetarako eskaintzen dituen plazen kasuan, Ataleko Nazioarteko Harremanen eta Mugikortasuneko Dekanordetzak esleituko ditu plazak. Kasu horietan, dokumentazioa Ataleko Nazioarteko Harremanen Dekanordetzan aurkeztu behar duzu, horretarako zehaztutako epearen barruan.

Atalak Latinoamerikarako eskaintzen dituen plazak esleitzeko irizpideak:

  1. Lehentasuna izango dute eskaria egitean GRADUko 1. mailako irakasgai guztiak gaindituta dituzten ikasleek.
  2. Lehentasuna izango dute mugikortasuna lehen aldiz eskatzen duten ikasleek.
  3. Espediente akademikoa (batez besteko nota) eskaria egitean.
  4. Hizkuntza ziurtagiria izatea. 0 eta 1,5 puntu arteko puntuazioa emango zaio. Espediente akademikoko batez besteko notari, ondoko puntuak gehituko zaizkio egiaztatutako hizkuntza mailaren arabera:
    A2 0,2 puntu
    B1 0,4 puntu
    B2 0,8 puntu
    C1 1 puntu
    C2 1,5 puntu
  5. Puntuazioan berdinketarik egonez gero (espediente akademikoko eta hizkuntza mailaren puntuazioa batu ondoren), bestelako merezimenduak baloratuko dira, esaterako, buddy programan parte hartu izana, lan esperientzia, mugikortasunerako beste programa batzuetan parte hartzea eta abar. Horietako bakoitzari 0,2 puntu emango zaio eta, gehienez, 04 lortu ahal izango dira.

UPV/EHU-AL programan eta beste norako batzuetako programan parte hartzeko baldintzak:

  1. Ikasleon ardura da zuen ibilbide akademikorako (enpresa ikasketen arloko edukiak eta hizkuntza kontuan hartuta) ikasketa planik egokiena daukan unibertsitatea aukeratzea, eta matrikula egitea (UPV/EHUn bertan egin behar duzu matrikula programako baldintzei jarraituz).
  2. 30 kreditu inguru egin behar dituzu 4 hileko egonaldian; eta 60 kreditu ikasturte osoko egonaldietan. Beraz, komenigarria da mugikortasun programan 3. mailan parte hartzea (eskaria 2. mailan egitea). Laugarren maila egitera zoaztenok lehenengo lauhilekoan baino ezin izango duzue egon beste unibertsitatean, eta, beraz, lauhileko bakar baterako egonaldiak eskaintzen dituzten unibertsitateak aukeratu beharko dituzue. Egonaldia lauhileko batekoa denean, kontuan hartu behar duzu agian ez dela data berean hasi eta amaitzen lauhilekoa hemen (UPV/EHU) eta beste unibertsitatean, eta beste unibertsitateko epeetara egoki beharko zara.
  3. EAZG programako GRALa ezin da mugikortasun programako konpromiso akademikoetan sartu baino han egin ahal izango du eta hemen baliozkotzeko aukera dago.

Informazio zabalagoa lortzeko, joan Nazioarteko Harremanen Dekanordetzara.

Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko Dekanordea