Lantze-Bidean

Aurkezpena

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitatea Eskolako lan dokumentuen bilduma Eskolan ematen diren akademia diziplina guztien eskura dago.

Bilduma horren helburua da gure eskolan diharduten irakasleek eta ikertzaileek egindako lana jakinaraztea gizarte osoari orokorrean eta akademia komunitateari bereziki. Irakasle eta ikertzaile horiek lanean dihardute modu autonomoan edo UPV/EHUko beste ikastegietako edo beste nazio eta nazioarteko unibertsitateetako irakasleekin eta ikertzaileekin.

Lan gehienak jatorrizko bertsioan egongo dira eta bilduma honetan argitaratuko dira berehala jakinarazteko helburuz; hala, lanak hobetu ditzaketen oharrak eta iradokizunak jaso ahal izango dira eta prozesu horrek nazio eta nazioarteko aldizkarietan onartu eta argitaratu daitezen lagunduko du.

Bilduma enpresen administrazio eta zuzendaritza aldizkariko Erredakzio Kontseiluak zuzentzen du. Aldizkari hori Eskolak ere argitaratzen du eta Kontseilu horrek argitaratzeko irizpideak eta oinarrizko norabideak ezarri behar ditu.