Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua

Ikasleentzako informazioa. Sarrera

Boloniako Plana izenez ezaguna den Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (EEES) egokitzeko prozesuak erreforma sakona eragingo du unibertsitateko irakaskuntzan. Alde batetik, unibertsitateko irakaskuntzen egitura eta antolakuntza berrituko dira, eta, bestetik, nabarmen aldatuko da unibertsitateko irakaskuntza-metodologia. 

Unibertsitateko irakaskuntzak hiru ziklotan egituratzen dira:

  • Gradua
  • Masterra
  • Doktoregoa

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako dokumentu eta esteka hauek kontsulta daitezke:

Zentroaren proposamena EEESrako

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza Gradua aurkeztu du. Graduko proposamen hori 2009ko ekainaren 25eko Gobernu Kontseiluan onartu zen eta Kalitatea Egiaztatzeko eta Ebaluatzeko Espainiako Agentziak (ANECA) aldeko oniritzi-txostena egin zuen 2010eko apirilaren 15ean.

Eskolaren proposamena Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak eta Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak aurkeztutako proposamenen berdina da, espezialitate edo minors delakoetan izan ezik.

Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza Gradua lau ikasturtetan egituratzen da (bakoitzak 60 ECTS kreditu ditu) eta lau espezialitate edo minors izango ditu.

Jarraian datozen dokumentuetan proposatutako Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza Graduko Ikasketa Planen edukien gaineko xehetasunak jasotzen dira (Graduaren justifikazioa, helburuak, sartzeko profila, gaitasunak, enborreko eta hautazko irakasgaiak, etab).

Kontaktua

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan egingo den EEESren egokitzapenari buruzko edozein zalantza argitzeko, mezu bat bidal dezakezu conchi.sanchez@ehu.es. helbidera, eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

Centros Secundaria