UPV/EHUn Enpresa Zientzietako Diplomaturatik Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako Gradura egokitzeko ikastaroa.

(UPV/EHUk baimendua eta ANECA eta UNIQUALek egiaztatua)

Ikasketen deskribapena

UPV/EHUko Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak egokitze ikastaro bat prestatu du Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako Gradua eskuratu nahi duten Enpresa Zientzietako diplomatuentzat.

Ikastaroan sartzeko behar den profila

Ikastaroa egiteko ezinbestekoa da Enpresa Zientzietako diplomatu titulua izatea.

Egokitze ikastaroaren irakaskuntza plana

Ikastaroan landuko diren gaitasunak, ikaskuntzaren emaitzak, metodologia eta ebaluazioa bat etorriko dira titulazio osoarenekin. Hala ere, egokitze ikastaroa diplomatuei zuzenduta dagoenez, eta haiek diplomaturan zehar trebetasun eta gaitasun jakin batzuk eskuratu dituztenez, ikastaroko gaitasunak, emaitzak, metodologia eta ebaluazioa ondo moldatzen dira haien profilarekin.

Egokitze ikastaroak maila bakarra dauka, 60 ECTS kreditukoa. Honela banatzen dira kredituok:

a) 30 ECTS EAZko nahitaezko gaiei dagozkie

Nahitaezko irakasgaiak.

  • Kontabilitate Analisia (6 ECTS). 1. lauhilekoa.
  • Zuzendaritza estrategikoa: enpresa politika (6 ECTS): 1. lauhilekoa.
  • Zuzendaritza estrategikoa: enpresa hazkundea eta garapena (6 ECTS): 2. lauhilekoa.
  • Ekonometria (6 ECTS). 1. lauhilekoa.
  • Kontabilitateko Egoera Orrien Baterakuntza (6 ECTS). 2. lauhilekoa.

b) 12 ECTS Gradu Amaierako Lanari dagozkio

Gradu Amaierako Lana defendatzeko (12 ECTS), 2. lauhilekokoa, lan hori ebaluatu dakion, ikasleak frogatu beharko du ikasketa planeko gainerako gai guztiak gaindituta dituela, eta, hortaz, graduko titulua lortzeko behar diren kreditu guztiak dituela, Gradu Amaierako Lanarenak izan ezik.

Aplikatuko da Gradu Amaierako Lanari buruzko arautegia, UPV/EHUk eta Eskolako Batzarrak onartua.

c) 18 ECTS hautazko gaiei dagozkie

Ikasleak hautazko 18 ECTS egin beharko ditu, ikasturte horretan eskaintzen diren irakasgaien artetik aukeratuak. Ikasleak hautazko kredituak errekonozitu ahal izango ditu borondatezko praktikak eginez enpresetan (gehienez 18 ECTS), edo jarduera espezifikoen bitartez (gehienez 6ECTS).

Gainera, gradua lortzeko ikasleak egiaztatu beharko du "atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna" daukala. Modu bat baino gehiago daude horretarako: diplomaturako edo egokitze ikastaroko bi irakasgai (enborrekoak edo/eta nahitaezkoak edo hizkuntza prestakuntzako espezifikoetako) atzerriko hizkuntzetan egin izana; edo Erasmus truke programaren bidez gutxienez lauhileko bat egin izana aprobetxamendu egokiaz gaztelaniaduna ez den herrialdea batean; edo Gradu Amaierako Lana guztiz edo haren zati nagusi bat ingelesez, frantsesez edo alemanez egitea, edo B2 mailako ziurtagiri ofiziala izatea hizkuntzen europar erreferentzia-marko bateratuan.