2020 EKIN-UP ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA

UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO GIPUZKOAKO ATALEKO EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEAREN 2019/20 EKIN-UP ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA

 

1. LEHIAKETAREN XEDEA

"EKIN-UP" Enpresa Ideien Lehiaketa Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Fakultatea aurrerantzean) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko (EAZ aurrerantzean) ikasleen sormena, berrikuntza eta espiritu ekintzailea garatzeko ekintzen esparruan kokatzen da.

Lehiaketak helburutzat du ekintzailetza sustatzea, eta horretarako, ikasleak eta tituludunak beren ezaguerak, gaitasunak eta esperientzia enpresa ekimenak eta negozio berriak martxan jartzeko erabiltzera animatuko dira.

Bestalde, lehiaketaren bitartez kultura ekintzailea sortuz joan nahi da, unibertsitateko eragileen arteko lankidetzatik abiatuta balioa duten proiektu berritzaileak modu iraunkorrean sortzeko baldintzak ahalbidetzeko.


2. PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute negozio ideiarik duten pertsonek edo pertsona taldeek:

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultateko edozein ataleko ikasleek, banaka edo gehienez hiru kideko taldean, beti ere Gipuzkoako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean matrikulatuta badago gutxienez horietako bat.
  • Gipuzkoako Campuseko ikasleek, banaka edo gehienez hiru kideko taldean, beti ere Gipuzkoako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean matrikulatuta badago gutxienez horietako bat.
  • 2017/18 eta 2018/19 ikasturteetan EAZ Gradua Donostiako Fakultatean lortutako ikasle tituludunek, banaka edo gehienez hiru kideko taldean.

Talde bakoitzak edota bakarka diharduen pertsona bakoitzak negozio ideia bakarra aurkeztu ahal izango du.

Sarira aurkezteak ez du esan nahi ideia enpresa bihurtzeko konpromisoa hartzen denik –nahiz eta positiboki baloratuko den alderdi hori-, baina derrigorrezkoa da aldez aurretik ekintzailearen irudiari eta negozio ideia berrien sorrerari buruz Fakultatean eskainiko den tailer batean edo ekintzailetzari buruz antolatuko beste jardunaldietako parte hartzea.

Hauexek izango dira lehiaketatik kanporatzeko arrazoiak:

  • Dokumentazio guztia ez aurkeztea, aurkeztutakoa egokia ez izatea edo epez kanpo aurkeztea.
  • Oinarrietako klausularen bat ez betetzea.
  • Datu edo informazio faltsua ematea.
  • Aurkeztutako lana orijinala ez izatea.
  • Epaimahaiaren erabakia baldintzatzen ahalegintzea, edozein bide delarik.


3. NEGOZIO IDEIAREN AURKEZPENA ETA EPEAK

Negozio ideia proiektu batean islatuko da, eta proiektu horretako ekintzaileak edo talde ekintzaileak negozio ideiaren xede den alorrean dituen gaitasunak argudiatuko ditu.

Lehenengo pausua: hasierako izen-ematea Martxoaren 3tik martxoaren 10era izen-ematea formalizatu behar da honako datuak behar bezala beteta (proiektuaren izena, lehiakide edo taldearen datuak (izena, kide bakoitzaren NAN-a, telefonoa, posta elektroniko helbidea). Horretarako Fakultatearen Gipuzkoako ataleko webguneko formularioa bete beharko da.

Bigarren pausua: doako prestakuntza ikastaroa. ENTREPRENARI programak antolatutako ikastaroaren "¿Tienes madera de emprendedor?” izeneko moduluan parte hartu beharko da. Ikastaro hau doan izango da. Eta honen salbuespen gisara, ekintzailetzarekin lotutako beste jardunaldiren batean ere parte hartu ahal izango da (ziurtagiria behar da).

Hirugarren pausua: lana entregatzea: 2020ko apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da web bidezko formularioaren bitartez. Honako informazio hau erantsi beharko da:

a) Lehiaketaren oinarriak onartzen direla adierazteko aitorpena,

b) Proiektuari dagokion txostena (gehienez 10 orri)

Orientagarri modura, honako atalak jaso beharko lituzke aipatu txostenak:

  • Proiektuaren izena (egileak identifikatu gabe).
  • Ekintzailearen gaitasunak.
  • Merkaturatu nahi den produktuak edo zerbitzuak zein beharri erantzuten dion.
  • Produktua edo zerbitzua berritzaile edo baliotsu egiten duten ezaugarriak.

 

4. BALORAZIO IRIZPIDEAK

Negozio ideiak baloratzerakoan, aintzat hartuko dira:

Talde edo norbanako ekintzaileak proiektua garatzeko dituen gaitasunak (30 puntu).
Ideiaren originaltasuna eta berrikuntza maila (30 puntu).
Negozioaren potentziala, garapen maila eta bideragarritasuna (30 puntu).
Proiektuan erabil daitezkeen baliabideen aprobetxamendua, jasangarritasuna eta gizarte erantzukizuna (10 puntu).

 

5. ESKARIAK EBAZTEKO PROZEDURA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Ataleko Dekanorde Koordinatzaileak ebatziko du lehiaketa hau, aurkeztutako negozio ideiak baloratzeko osatutako epaimahaiak proposatuta. Ebazpenaren berri emateko, izen-emate garaian jasotako posta-elektroniko helbidea erabiliko da.(Ebazpenaren berri sari banaketa egunean bertan emango da.

Epaimahaia honakoek osatuko dute:

-     Zuzendaritza taldeko ordezkaria, Fakultateko ataleko Dekanorde koordinatzaileak izendatuko du.

-     ENTREPRENARI programako ordezkaria.

-     Ikastegiko irakasle bat

 

6. SARIAK

Saririk eskuratu ahal izateko, 100 puntutatik, gutxien dela, 60 puntu lortu beharko dira.

50 puntutik gorako puntuazioa duten lehiakideei 25 lan ordu ziurtatzen dituen ziurtagiri bat emango zaie. Ziurtagiri hori kultur jarduerengatik kredituak aitortzeko erabili ahal izango da.

Sari banaketa apirilaren 20ko astean zehar egingo da.

Honako bi sari hauek emango dira:

• Lehen saria: talde irabazleko kide bakoitzarentzat EHUdendan 150 euroko materiala eskuratzeko balea.
• Bigarren saria: talde irabazleko kide bakoitzarentzat EHUdendan 50 euroko materiala eskuratzeko balea.

Gainera, UPV/EHUk, ENTREPRENARI programaren bitartez konpromisoa hartzen du lehiaketara honetara aurkeztutako ideiak enpresa bihurtzeko erabakia hartzen duten parte hartzaile guztiei dohaineko prestakuntza emateko, enpresa plana garatzeko behar diren ezaguerak berreskura ditzaten.

Zentzu honetan, aipatutako prestakuntza amaitzean, ENTREPRENARI programak enpresa berritzaile berriak zabaltzeko bere laguntza programan ezarritako irizpideak betetzen dituzten proiektuak barne hartzeko aukera baloratuko du.

Era berean, Fakultatean bertan COWORKING gela bat utziko da izena-eman duten pertsonek erabiltzeko proiektuaren garapenean.

 

7. PARTEHARTZAILEEN BETEBEHARRAK

  • Lehiaketaren oinarriak onartzea eta eskaria epearen barruan egitea.
  • ENTREPRENARI programak antolatutako "¿Tienes madera de emprendedor?" 5 orduko tailerrean parte hartzea (Martxoak 27, 9.30-14.30, Korta Zentroan, Tolosa Etorbidea, 72), edo ekintzailetasunaren inguruko jardunaldi batean parte hartzea (bertaratze ziurtagiria). 
  • Negozio ideia aurkeztea, adierazitako moduan.

 

8. KONFIDENTZIALTASUN HITZARMENA

Aurkeztutako proiektuen pribatutasunari eusteari dagokionez, lehiaketako epaimahaiak eta proiektuen berri jakingo duten pertsonek honako era honetara tratatu beharko dute lehiakideek emaniko informazioa:

Proiektuaren titulua emango da argitara, lehiaketan parte hartzeko aurkeztutako dokumentuan aurkezten den bezala.
Emandako informazioa proiektuen balioztatzeko baliatuko da, ez beste edozein gauzatarako.
Edozein kasutan, aurkeztutako informazioa ez zaie inola ere transmititu edo jakinaraziko erakunde publiko edo pribatutako kideei, egileen baimen eta adostasunik ez bada.
Lehiakideek emaniko informaziotik abiatuta sortutako edozein dokumentu erabateko pribatutasun printzipioarekin bat etorrita mantenduko da.
Lehiaketa garatu bitartean, bai eta gerora ere, proiektuaren tituluak eta egileek onartuko lituzketen datuak jakinaraziko dira, proiektuon behar besteko nabaritasuna lortzeko beharrezko direlarik.

 

9. ZIURTAPENA

Proiektu irabazleen pertsona titularrak/ek ataleko Dekanorde Koordinatzaileak emaniko ziurtagiri bat lortuko du/te, irabazle izaera eta sariaren esleipena ziurtatuko dituena.

10. ZABALKUNDEA

Honako deialdi hau Ikastegiko iragarkien taulan argitaratuko da eta posta elektronikoaren bidez ere igorriko zaie ikasle guztiei, baita 2017/18 eta 2018/19 ikasturteetako tituludunei ere.

 

11. ERREKURTSOA

Erabaki honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, guztia 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenaren 123 eta 124 artikuluetan zehaztutakoaren babesean.

Gorago esandakoa gorabehera, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Berraztertzeko errekurtsoa jarri bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri lehenengoaren berariazko ebazpenik edo presuntziozkorik hartu bitartean.

 

ERANSKINA

EKIN UP SARIRAKO ESKAERA FORMULARIOA 2020

Izen ematea otsailak 14raino dago irikita.

Eremu hau beharrezkoa da
Eremu hau beharrezkoa da
Eremu hau beharrezkoa da
Eremu hau beharrezkoa da
Eremu hau beharrezkoa da
Eremu hau beharrezkoa da
* Zein taldetakoa zara?
Eremu hau beharrezkoa da
* Zein Atal edo Egoitzetakoa zara?
Eremu hau beharrezkoa da
* Talde eskaera bada, beste taldekideen datuak
Zein taldetakoa naiz? (2)
Zein taldetakoa naiz?
Eremu hau beharrezkoa da
* UPV/EHUri baimena ematen diot
Eremu hau beharrezkoa da
* ADIERAZTEN dut