Bidelan

Sarrera

Gipuzkoako Atalak Enpresa Harremanetarako Bulego bat sortu du, gure ustez, gure ikasleentzat berebiziko garrantzia duen gai bati irtenbide egoki bat emateko asmoz: lan merkaturatze prozesua erraztuko duten ekimen guztiak bultzatzea. Zentro honetan, BIDELANek eskaintzen duen zerbitzua, funtsean, guztiz erlazionatuak dauden bi esparru osagarrien kudeaketan gauzatzen da:

  1. Praktiken Poltsa: Urte akademiko batean zehar 300 praktika gehiago kudeatzen dira. Kopuru honek bermatzen du Eskolako ikasle ororen enpresako praktikak egiteko nahia. Ondorioz gure ikasle guztiek, praktikak egin nahi izanez gero, aukera izango lukete horretarako. Praktika hauei esker 70 lan kontratu baino gehiago egin dira.
  2. Lan Poltsa: Urtean zehar lan poltsari zuzenean enpresek egiten dizkioten eskaerak 70 ingurukoak dira.

Harremanetarako erreferentziak

Kokapena: Beheko solairua

Telefonoa: 943-015767

Faxa: 943-018361

E-mailbidelan@ehu.eus

Kudeaketarako aplikazioak

Praktikak egiteko aplikazio berriaren gidaliburuak

Asegurua

Praktikak egiteko beste programak

Arautegia

Estatuko Arautegia

1493/2011 Errege Dekretua urriaren 24koa (pdf), Gizarte Segurantza prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonen Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak eta xedapenak ezartzen dituena, abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren osagarriaren garapena izanik, eguneratze, hobekuntza eta gizarte segurantza sistemaren modernizazioari buruz.

Real Decreto 592/2014, de 11 de julio (pdf), por el que se regulan las prácticas académicas externas de los estudiantes universitarios.

UPV/EHUko Arautegia

EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa (pdf),  Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, honako hau argitaratzekoa: Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudia, 2012ko irailaren 27ko Gobernu Kontseiluan onartua.

Kudeaketa txostenak

Orientazioa eta enplegua

Atalak irteera profesionalei buruzko jardunaldiak antolatzen ditu urtero ikasle, profesional eta enpleatzaileak harremanetan jarriz.

Irteera profesionalei buruzko jardunaldiak

Lanbide prestakuntza egoki bat lortu eta lana bilatzen languntzeko baliabide desberdinen berri emateko asmoz, zenbait erakunderen web orrialdeak eskaintzen dizkizuegu. Orrialde hauetan lan eskaintzak, formazioa, bekak, praktikak, autoenplegua, oposaketen prestakuntza eta laguntza pertsonalizatua jasotzen da.