Aldizkaria

Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio aldizkaria

ISSN: 1135-2051 (Print) ISSN: 2341-0108 (Online)
URL: https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-donostia/eskolako-aldizkaria

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Ataleko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzari buruzko aldizkaria argitalpen zientifiko elebiduna da eta 1994ean du bere jatorria. Aldizkariaren helburua enpresaren arloko profesionalei unibertsitateko irakasleek Enpresen Zuzendaritzan egiten dituzten ikerketak hurbiltzea da.

Aldizkari honen aleak bilduman aurki daitezke, eta ale bakoitza adierazi den esparru horretan ikerketak egin ahala enpresaren arlorako eta gizarterako gai interesgarriak edo hedatzeko modukoak daudenean argitaratzen da.

Aldizkariaren ale bakoitzean ahalegina egiten da artikulu guztietan hautatu diren gaiak berriak izan daitezen eta, aldi berean, berariaz zaintzen da egileek gai horiek zurruntasun zientifiko osoz landuta egotea; kontuan har bedi unibertsitateko irakasleek beti betetzen dituztela baldintza horiek beraien ikerketen emaitzak argitaratzerakoan.

Gure asmoa da argitalpen honetan interesa duten guztiei kontsultatzeko material moduan balio dien gai ekonomikoei eta enpresako gaiei buruzko bilduma osatzea.

Los artículos de la Revista de Dirección y Administración de Empresas  se difunden en modo de acceso abierto en:

Open Journal Sistems (OJS) sistema de gestión y publicación de revistas digitales y documentos periódicos en Internet

   Alojamiento Corporativo de Revistas Digitales de la UPV/EHU

 

ADDI (Archivo Digital para la Docencia e Investigación) repositorio institucional de la Universidad del País Vasco UPV/EHU

   Archivo Digital para la Docencia e Investigación