EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

"Prestakuntza Duala: Unibertsitatea-Enpresa" Ibilbidearen informazio bilera

Noiz eta non

2019/09/30, 12:00

Deskribapena

DATA ETA ORDU ALDAKETA

MEZUA:

2019-2020 ikasturtean “Prestakuntza Duala: Unibertsitatea-Enpresa” ibilbidean izena emateko asmoa duten 3. mailako ikasleei zuzendua.

BILERAREN GAIA:

“Prestakuntza Duala: Unibertsitatea-Enpresa” Ibilbidean parte-hartzeko informazioa.

Interesatuta bazaude,  Ekitaldi Aretoan, irailaren 30an (ASTELEHENA), eguerdiko 12:00etan (gazteleraz) eta 14:00etan (euskaraz) egingo den bilerara etorri zaitezke.