EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Ekitaldiak

2. mailako ikasleei zuzendutako informazio Jardunaldia (Hitzaldia)

Noiz eta non

2021/04/28

Deskribapena

Norentzat: 2021/2022 ikasturtean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko 3. mailan matrikulatuko diren ikasle guztientzat

BILERAREN GAIA:

3. eta 4. mailetako ikasketa plana

Minorrak (espezialitateak)

Prestakuntza dualeko ibilbidea: Unibertsitatea-Enpresa

Praktikak

Hizkuntza gaitasuna

Berezko titulua: industria enpresen kudeaketako aditua

 

Apirilaren 28an (asteazkena), 9:00etan (euskaraz), zentroko Areto Nagusian (beheko solairuan). Horrez gain, BBCollaborate bideokonferentziaz ere eskainiko da, eGelako graduko gelan.

https://egela.ehu.eus/mod/collaborate/view.php?id=4010783

 

Apirilaren 29an (osteguna), 9:00etan (gaztelaniaz), zentroko Areto Nagusian (beheko solairuan). Horrez gain, BBCollaborate bideokonferentziaz ere eskainiko da, eGelako graduko gelan.

https://egela.ehu.eus/mod/collaborate/view.php?id=4010714