EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Ekitaldiak

2019/2020 ikasturteko graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2021/07/01, 18:00

Deskribapena

EGITARAUA (EKITALDI ARETOAN)

Irekiera, Ana Berazaren eskutik, Fakultateko Gipuzkoako Atalaren koordinazio dekanordea.

Jon Barrutiaren hitzak, Fakultateko dekanoa.

Iñaki Ruizen hitzak, Ekonomisten Euskal Elkargoaren presidentea.

Asier Perezen hitzak, ikasle ohia eta ekintzailea (QR4 enpresa).

Uxoa Orbegozoren eta Irene Camposen hitzak, 2019-2020ko espedienterik onenak.

Diplomak banatzea VIII. promozioko "Bikaintasunez graduatua" eta “Nazioarteko intentsifikazio aipamena”ren aitorpena lortu dutenei.

Diplomak banatzea EAZko graduko VIII. promoziokoei.

Eva Ferreiraren hitzak, UPV/EHUko errektorea.

Ekitaldiaren amaiera.

(GAUDEAMUS)

(AGUR DANAK)

Ekitaldiko argazkiak

Ekitaldiko bideoa