EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea itxita geratzen da

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egongo da martxoaren 16tik ezohiko egoera hau aldatu arte.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin eta administrazio-izapideetarako posta elektronikoaren bidez martxan jarraitzen du.

Ekitaldiak

province:

ATE IRIKIAK FAKULTATEAN (DATA BERRIAK!)

Noiz eta non

2020/03/02

Deskribapena

Ate irikiak Fakultatean ondorengo egunetan egingo dira:

2020ko martxoaren 2, astelehena: 10.30-13.00 eta 16.00-18.30 (Bigarren Hezkuntzako ikasleei irikia)

2020ko martxoaren 7, larunbata: 10.30-13.00 (Ikasle eta familiei irikia)