EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

Big data eta analitika aurreratuak duten garrantzia erabakiak hartzeko prozesuetan

Noiz eta non

2019/11/21

Deskribapena

Azaroaren 25an, 17:00etatik 19:00era, Iñaki Pertusa eta Mikel Lamadrid DECIDATA enpresako bazkide-fundatzaileak eta Big data proiektuen ezarpenetan aholkulariak, “Big data eta analitika aurreratuak duten garrantzia erabakiak  hartzeko prozesuetan” hitzaldia emango digute, Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekitaldi Aretoan, gaztelania eta euskara taldeetako ikasleentzat, “Enpresa Kudeaketarako Sistema Informatikoak” irakasgaiaren barruan (irakasleak, Leire Urcola eta Leire Aldaz). Hitzaldia gazteleraz izango da.